86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Musika Eskolako irakasleen izendapen osagarria

Deialdi bat argitaratu zen Artaxoako Musika Eskolako lanpostu huts batzuk bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdian aurrera egiteko, eta kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamen osagarriarekin bat etorriz:

Artaxoako Udaleko alkateak 2025eko apirilaren 9an emandako ebazpen baten bidez, honako hau,

EBATZI DA:

Lehenbizikoa.–Izaskun Esparza Ojer izendatzea Artaxoako Musika Eskolaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, Pianoko irakasle aritzeko, lanaldiaren %25,66rekin. Plaza hutsak 7 zenbakia du plantilla organikoan.

Bigarrena.–Miguel Valeriano Aznárez Álvarez izendatzea Artaxoako Musika Eskolaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, Gitarrako irakasle aritzeko, lanaldiaren %28,83rekin. Plaza hutsak 6 zenbakia du plantilla organikoan.

Hirugarrena.–Izendatutakoek 2025eko maiatzaren 16a baino lehen jabetu beharko dute karguaz.

Laugarrena.–Deialdiaren 10.3 oinarrian ezarritakoarekin bat, atzera egindakotzat jotzea María Isabel Gallego Arzak egindako eskaera Flautako irakasle aritzeko, plantilla organikoko 4. plaza hutsean, ez baitu inolako agiririk aurkeztu.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2025eko apirilaren 10ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2505613