86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, giza baliabideetako zuzendariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

Kalifikazio-epaimahaiak proposatu du María Pilar Montañés Alsasua izendatzea, puntu gehien lortu dituen izangaia izan baita. Hori egin du Antsoaingo Udaleko giza baliabideetako zuzendariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoaren arabera.

Aipatu oinarri horretan ezarritakoaren arabera, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 9.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an.

Antsoainen, 2025eko apirilaren 14an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2505737