86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Uharte Arakilgo ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko otsailaren 10ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezinaren partaidetza bahitua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00506.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200100506 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

–LOTE BAKARRA: Ondoko higiezinaren gaineko zati zatiezina (1/7):

Erregistroa: Uharte Arakilgo finka, 3.869 zenbakia duena Iruñeko 8. Jabetza Erregistroan, 3278 liburukia, 55 liburua, 196 folioa. IDUFIR: 31012000695650

Hirikoa: erantsitako eraikinak eta lursaila dituen etxea (BOE).

Obra berri bukatua.

Finka bat Eras de Arriban, gaur egun orubea dena, 240 errepide nazionalaren ondoan kokatua, hogeita hiru zenbakikoa, gaur egun errepide orokorreko hogeita hiru zenbakian kokatua dagoena, Uharte Arakilgo jurisdikzioan. 500 metro koadroko azalera du, tituluaren arabera, eta 374 metro koadro lurzati-zedularen arabera; haren barruan, beheko solairuko etxe bat dago, 85 metro koadroko azalerakoa, eta industria-xedeetarako pabiloi bat, gaur egun erdi-eraitsia, 150 metro koadroko azalera duena.–Etxebizitzako zuzendari nagusiak 1960-05-20an Madrilen emandako komunikazioaren arabera, Nafarroako Probintzia Ordezkaritzak Diruz Lagundutako Errenta Mugatuko Etxebizitzaren behin betiko kalifikazioa eman zion zenbaki horretako finkaren gainean eraikitako etxebizitzari.

Katastroa: Uharte Arakil, 805. lurzatia, 1. poligonoa, 1. azpiarea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001549562ET.

Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren oharra: higiezina babes ofizialeko etxebizitza gisa izan dezakeen izaerari buruz, Etxebizitza Departamentuak 2024ko irailaren 2an jakinarazi zuen ez dagoela babes ofizialeko etxebizitza gisa jasota.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko apirilaren 24an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2506229