86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Tuterako ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko otsailaren 6an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00446.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200100446

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

Lote bakarra.

Lehena.–Tuterako 16826 zenbakiko finka, 378. liburuan, 1874. liburukian, 86. orrian inskribatua (IDUFIR: 31018000891177); honela deskribatzen da erregistro liburuetan:

Sei.–Eskaileretatik igota, hirugarren solairuko eskuineko etxebizitza edo pisua, Tuterako Robles Pintado kaleko hiruan. G motakoa da, A letra. Azalera eraikia laurogeita zortzi metro eta hamar dezimetro koadrokoa da eta azalera erabilgarria, berriz, hirurogeita bederatzi metro eta bost dezimetro koadrokoa. Lau gela, sukaldea eta bainugela ditu. Mugakideak: aurrealdean, eskailera-burua, solairu bereko ezkerreko etxebizitza eta eraikinaren patioa; sartu eta eskuinean, eraikinaren patioa eta elkartearen etxebizitza multzoa, Bernardino Lacarra kalekoa; ezkerrean, Robles Pintado kalea; eta atzealdean, bere kaleko bat bis zenbakia duen etxea. Ehuneko hamar osoko eta hogeita hamabost milareneko partaidetza kuota du.

Katastrokoa: Tuteran, 493. lurzatia, 3. poligonoa, 1. azpiarea, 5. hiri-unitatea. 79 metro koadrokoa. Gaur egun, Paloteado kalea 5, 3. A.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko apirilaren 24an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2506226