86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

793/2025 EBAZPENA, 2025eko apirilaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut argitara dadila Gobernu Kontseiluak 2025eko apirilaren 15ean hartutako erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena.

"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak plantilla organikoa onetsi egin behar dela ezartzen du. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileei aplikatu beharrekoa Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, zein diren lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta ezarritako ordainsari osagarriak erregelamenduaren arabera esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez -zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen-, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2024ko apirilaren 11n argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 73. zenbakian, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2024ko otsailaren 29an emandako 537/2024 Ebazpenaren bidez.

Egiaztatu denez, zenbait aldaketa egin beharra dago plantilla organiko hori benetan dauden premietara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2025eko apirilaren 15ean egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere erabakia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita."

Iruñean, 2025eko apirilaren 15ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–MEMORIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK

2025. Urteko ekitaldia

A.–Egitura-aldaketak.

A.1. Unitate organikoak sortzea.

–Unitate organiko hau sortu da:

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA / AHOLKULARITZA JURIDIKORAKO ATALA

Justifikazioa: Aholkularitza juridikoaren arloan zerbitzuari ezarritako jarduerak eta administrazio bidean planteatutako errekurtsoen ebazpenei loturiko jarduerak bere gain hartzeko gai den egitura bat izatea.

B.–Lanpostuak sortzea eta amortizatzea.

B.1. Funtzionario lanpostuak sortzea.

Lanpostu hauek sortu dira:

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA / AHOLKULARITZA JURIDIKORAKO ATALA

–Atalburua:

  • Lanpostuaren zk.: 913.
  • Maila: A.
  • Esklusibotasun osagarria: %55.
  • Zuzendaritza-osagarria: %20.
  • Lanpostuaren osagarria: %4,88.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria edo hiria: Iruñea.
  • Eskatzen den titulua: Zuzenbideko Gradua edo Lizentzia.

Justifikazioa: Aholkularitza Juridikorako Atala sortzearen ondorioz, beharrezkoa da unitate organiko horretarako atalburutzako postu bat sortzea.

KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA /

–Liburutegietako teknikari laguntzailea (Artxiboetako eta Liburutegietako teknikari laguntzailea)

  • Lanpostuaren zk.: 914.
  • Maila: C.
  • Mailaren osagarria: %12.
  • Lanpostuaren osagarria: %14,20.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria edo hiria: Iruñea.

Justifikazioa: Azken urteetan, zerbitzu horrek administrazio eskalako lanpostuak liburutegiko eskaletara aldatzeko eskatu du, esleitutako zereginak egungo beharretara egokitzeko. Liburutegiko mailegu-mahaian egonen da lanpostu hau, non profil teknikoa behar baita kontsulta gero eta konplexuagoak egiten dituzten erabiltzaileei arreta emateko eta liburutegiko informazio-tresnak erabiltzeko.

B.2. Funtzionarioen lanpostuak amortizatzea.

Lanpostu hauek amortizatu dira:

LANPOSTU ZK.

IZENA

KOKALEKUA

832

ZERBITZUETAKO OFIZIALA

KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGIA /

38

PROTOKOLOKO IDAZKARIA

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / KOMUNIKAZIO ATALA / PROTOKOLO UNITATEA

Justifikazioa:

–832 lanpostua. Azken urteetan, zerbitzu horrek administrazio eskalako lanpostuak liburutegiko eskaletara aldatzeko eskatu du, esleitutako zereginak egungo beharretara egokitzeko.

–38 lanpostua hutsik dago 2023tik, eta hura integratua dagoen unitate organikoak hartu ditu bere gain haren funtzioak.

C.–Lanpostu aldaketak.

C.1. Lanpostuaren izenaren aldaketa

Lanpostu honen atxikipena aldatu da:

LANPOSTU ZK.

LEHENGO IZENA

IZEN BERRIA

41

DATUEN BABESERAKO TEKNIKARI JURIDIKOA

TEKNIKARI JURIDIKOA

Justifikazioa: Datuen babesaren arloko egungo araudia indarrean sartu zenetik metatu dugun esperientziak erakutsi du zein zaila den funtzio horiek lanpostu jakin bati esleitzea; izan ere, funtzio horiek gainerako teknikari juridikoekin batera gauzatzen dira. Hori dela eta, erabaki da lanpostu horren funtzioak teknikari juridikoek hartuko dituztela beren gain.

C2. Atxikipena aldatzea.

Lanpostu hauen atxikipena aldatu da:

LANPOSTU ZK.

IZENA

LEHENAGOKO KOKALEKUA

ORAINGO KOKALEKUA

807

ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA (OL-KO ADMINISTRARIA)

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA / LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 3. UNITATEA

KUDEATZAILETZA /-/-/ -

725

ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA (OL-KO ADMINISTRARIA)

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA /-/-

KUDEATZAILETZA /-/-/ -

245

INFORMATIKAKO TEKNIKARIA (OL-KO TEKNIKARIA (Informatikako Zerbitzua))

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / KUDEAKETA KORPORATIBOAREN ATALA /-/-/

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / CAMPUSEKO ZERBITZUEN ATALA /-/-/

251

INFORMATIKAKO TEKNIKARIA (OL-KO TEKNIKARIA (Informatikako Zerbitzua))

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / CAMPUSEKO ZERBITZUEN ATALA /-/-/

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA / KUDEAKETA KORPORATIBOAREN ATALA /-/-/

558

ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA (OL-KO KUDEAKETARIA)

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA ATALA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA BULEGOA

KUDEATZAILETZA / INFORMATIKA ZERBITZUA /-/-/ -

221

LIBURUTEGIKO KUDEAKETARIA (LIBURUTEGIKO OL-KO LAGUNTZAILEA)

KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IKERKETA-BILDUMEN ATALA / ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA BULEGOA

KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IKERKETA-BILDUMEN ATALA /-/

462

LIBURUTEGIKO KUDEAKETARIA (LIBURUTEGIKO OL-KO LAGUNTZAILEA)

KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IKERKETA-BILDUMEN ATALA / ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA BULEGOA

KUDEATZAILETZA / LIBURUTEGI ZERBITZUA / IKERKETA-BILDUMEN ATALA /-/

41

TEKNIKARI JURIDIKOA

ERREKTORETZA /-/-/ DATUEN BABESA

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA / IDAZKARITZA TEKNIKOA / -

590

OL-KO KUDEAKETARIA (ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA)

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / KOMUNKAZIO ATALA / -

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / KOMUNIKAZIO ATALA / PROTOKOLO UNITATEA

42

TEKNIKARI JURIDIKOA

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA /-/ -

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA / AHOLKULARITZA JURIDIKORAKO ATALA

43

TEKNIKARI JURIDIKOA

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA /-/ -

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA / AHOLKULARITZA JURIDIKORAKO ATALA

44

TEKNIKARI JURIDIKOA

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA /-/ -

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA / AHOLKULARITZA JURIDIKORAKO ATALA

478

TEKNIKARI JURIDIKOA

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA /-/ -

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA / AHOLKULARITZA JURIDIKORAKO ATALA

Justifikazioa:

–Taulan lehenbizi ageri diren atxikipen aldaketak beharren araberako doikuntzak dira; lanpostu horiek Kudeatzailetzaren poltsara aldatu dira, etorkizuneko beharrei aurrea hartzeko.

–Informatikako teknikarien aldaketaren arrazoia zeregin batzuen egoera larria da: adibidez, NireIkasgelategia tresnaren kudeaketa-lanak eta mantentze-lan operatiboak -funtsezkoak Unibertsitateko irakaskuntzaren funtzionamenduan-, edo Oracle-ko datu baseen kudeaketa eta mantentze-lanak.

–Proposatu zen 558 lanpostua Tuterako administrari kopurua handitzeko erabil zedila, eta, beraz, lanpostu hori lan karga handia duen unitate bati atxiki zaio, zehazki Giza Baliabideen Zerbitzuari. Lanpostua zerbitzu horretako zuzendaritzan sartuko da.

–221 eta 462 lanpostuen kasuan, ez da atxikipena aldatu, atal berean gelditu baitira lanpostuok. Alde horretatik, hutsik gelditu diren edo azken urteetan sortu diren Liburutegiko teknikari laguntzailearen eta Liburutegiko zerbitzuetako ofizialaren lanpostuak Liburutegi Zerbitzuaren mendekoak dira organikoki, eta Liburutegiko kudeaketariaren lanpostuak, aldiz, beren atalen mendekoak.

–41 lanpostuari dagokionez, denborak erakutsi du hoberena Datuak Babesteko delegatuaren figura kanpo kontratazioko formularen bidez kontratatzea dela; izan ere, Idazkaritza Teknikoak gero eta behar handiagoak ditu, eta komenigarria litzateke 41 zenbakidun lanpostua hari atxikitzea idazkaritza hori indartzeko. Lanpostu hori Adar Juridikoko OLko teknikari izatera pasatuko litzateke.

–590 lanpostuak Protokolo Unitatean betetzen ditu zereginak, eta, aldaketa hori eginda, kokapen hobea izanen du.

–Teknikari juridikoen 42, 43, 44 eta 478 lanpostuak (Adar Juridikoari daude atxikiak) Aholkularitza Juridikoaren Atal berrian integratuko dira.

C.3. Hizkuntza-eskakizuna aldatzea.

Hizkuntza-eskakizuna aldatu da lanpostu honetarako:

LANPOSTU ZK.

IZENA

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

776

ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA (OL-KO ADMINISTRARIA)

EUSKARA C1

Justifikazioa: Laguntza Administratiborako 5. unitateak ez du euskarako profil linguistikoa duen lanposturik jendaurreko arretarako. Euskaraz badakien pertsona batek unitatea utzi du; beraz, beharrezkoa da jendaurreko arreta euskaraz eman dadila ziurtatzea.

C.4. Lanaldiaren aldaketa

Lanpostu honen lanaldia aldatu da:

LANPOSTU ZK.

IZENA

LEHENGO LANALDIA

ORAINGO LANALDIA

776

ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA (OL-KO ADMINISTRARIA)

LZ

G

Justifikazioa: Ez da beharrezkoa lanaldi zatitua egitea; izan ere, ziurtatua dago arratsaldeko arreta.

Iragarkiaren kodea: F2505868