86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko apirilaren 9an hartua, Aizarozko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Urtarrilaren 22ko 1/2025 Foru Dekretuaren bidez Basaburuko udalerriko Aizarozko Kontzejua sortu zen. Foru dekretu horren 6. artikuluak ezartzen duenez, "Nafarroako Gobernuak kudeaketa batzorde bat izendatuko du, kontzeju berrian aginduko duena berori eratzen denetik tokiko lehenengo hauteskundeak egiten direnera arteko aldian"; hortaz, bidezkoa da Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Aizarozko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak, toki entitateen kudeaketa batzordeen sorrera eta horien funtzionamendua arautzen duen martxoaren 13ko 693/1981 Errege Dekretuaren zortzigarren artikuluan xedatutakoarekin bat. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Aizarozko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea; honako hauek, alegia: Beatriz Fuertes Oña andrea, Gorka Ramírez Cachafeiro jauna, Laia Vigue Llop andrea, Irantzu Pérez Ciáurriz andrea eta Eneko Iurramendi Alemán jauna. Kide horien beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Aizarozko Kontzejuari jakinaraztea.

4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera.

Iruñean, 2025eko apirilaren 9an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2505443