1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1046/2025 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 4110/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 4748/2024 Ebazpenaren bidez (2025eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 10ekoa), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 18ko 822/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.
Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakide bakarrari lanpostua esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiakideei adieraztea ezen beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2025eko maiatzaren 5ean.
3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:
a) Burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin.
4. Lekualdatze-lehiaketa eginda, 12 lanpostu hutsik gelditu dira, II. eranskinean jaso direnak.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea; orobat, adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzenduta, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko apirilaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
Industria ingeniari teknikoen lekualdatze-lehiaketa
IZENA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZA EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURT. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
SOLANO NAGORE, JUAN | 0011487 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
MITXAUS NIETO, IGOR | 0011922 | EKONOMIA ETA OGASUN DEP. | AURREKONTUEN ETA ONDAREAREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
II. ERANSKINA.–INDUSTRIA INGENIARI TEKNIKOEN LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN ONDORIOZ HUTSIK GELDITU DIREN LANPOSTUAK
LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZA EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURT. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
0002604 | INDUSTRIAKO ETA ENPR. TRANTS. EKOL. ETA DIGITALERAKO DEP. | ENERGIA, ENPRESA I+G+B ETA EKINTZAILETZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | |
0002740 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | |
0003780 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | CORDOVILLA | MISTOA | | | |
0005824 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | CORDOVILLA | MISTOA | | | |
0007290 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | GARRAIOEN ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | |
0007755 | INDUSTRIAKO ETA ENPR. TRANTS. EKOL. ETA DIGITALERAKO DEP. | ENERGIA, ENPRESA I+G+B ETA EKINTZAILETZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | |
0008610 | ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP. | NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA | FUNTZIONARIOA | BURLATA | MISTOA | | | |
0010935 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | BARNE ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | CORDOVILLA | MISTOA | | | B |
0011921 | EKONOMIA ETA OGASUN DEP. | AURREKONTUEN ETA ONDAREAREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
0011949 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | |
0037405 | HEZKUNTZA DEP. | LANGILERIAREN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | |
0037616 | HEZKUNTZA DEP. | LANGILERIAREN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | |
Iragarkiaren kodea: F2505374