86. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1044/2025 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, xedatzen duena kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2568/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozeduraren bidezko deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen hamabost lanpostu, gehienez ere, betetzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 92/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1926/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak zenbait kontratazio proposamen egin zituen, puntuazio handienak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Ondoren, izangai horiek kontratatu egin ziren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1778/2024 Ebazpenaren bidez, irailaren 23ko 3441/2024 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 27ko 183/2024 Ebazpenaren bidez, azaroaren 21eko 4409/2024 Ebazpenaren bidez eta otsailaren 10eko 423/2024 Ebazpenaren bidez.

Horretarako ezarritako epearen barnean eskatuta, lau izangairi borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetan beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako.

Deialdiaren 9.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan egiazki aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere beteko dela, deialdiaren 8.4 atalean xedatzen den moduan.

Azaldutakoaren arabera, eta, horretan oinarrituta, 2025eko martxoaren 13an, laugarren kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta bertan Raquel María Apastegui Salvatierra andrea, Humberto Guerrero Aspurz jauna, M.ª Victoria Sanz Nalda andrea eta María José Sánchez Borrachero andrea sartu ziren, horiexek baitira zerrendan ondo-ondotik ageri diren izangaiak.

Eskatutako dokumentazioa aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa xedatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea Raquel María Apastegui Salvatierra andrea, Humberto Guerrero Aspurz jauna, M.ª Victoria Sanz Nalda andrea eta María José Sánchez Borrachero andrea kontrata ditzatela lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko gisa, zerrendan ondo-ondotik ageri diren izangaiak direlako.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2025eko maiatzaren 5ean. Kontratua prest dagoenean, horren berri emanen zaie, sina dezaten. Telematika bidez sinatzen ahalko dute, Giza Baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.

Kontratua sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko apirilaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

APASTEGUI SALVATIERRA, RAQUEL MARÍA

0009429

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

GUERRERO ASPURZ, HUMBERTO

0009449

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

SANZ NALDA, M.ª VICTORIA

0009440

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

SANCHEZ BORRACHERO, MARIA JOSE

0009450

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2505371