83. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 29a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

BARDEAKO UBIDEKO UREZTATZAILEEN KOMUNITATE OROKORRA

Batzar nagusi arrunta

Dei egiten zaie batzar nagusi arruntera oinarriko komunitateen ordezkariei eta ureztatzaileak ez diren gainerako erabiltzaileei, 2025eko maiatzaren 28an, hamaiketan lehen deialdian, eta egun bereko hamabietan bigarren deialdian. Batzarra eginen da Fundación Aquagraria fundazioaren eraikineko bilera-aretoan (Ciudad del Agua, komunitate orokor honen egoitza den eraikinaren atzean), helbide honetan: Manuel Lorenzo Pardo kalea z.g., Ejea de los Caballeros (Zaragoza). Honako gai-zerrenda hau aztertuko da:

Gai-zerrenda:

1.–2024ko maiatzaren 29an eta irailaren 19an egindako saioen aktak irakurtzea eta, egoki bada, onestea.

2.–2024ko ekitaldirako kontuak aztertzea eta, egoki bada, onestea.

3.–"LAVERNEKO AUTOKONTSUMORAKO PLANTA FOTOVOLTAIKOA" deritzon proiektua exekutatzeko proposamena; proiektua 2024ko irailaren 19an egindako batzar orokor berezian onetsi zen. Administrazio Batzordeari eskuordetuko zaio proiektuaren eta zerbitzu osagarrien lizitazio- eta adjudikazio-prozedura kudeatzeko ahalmena, bai eta haren finantzaketa kudeatzekoa ere. Orobat, gaikuntza emanen zaio komunitateko lehendakariari hartutako erabakiak betetzen direla ziurtatzeko beharrezkoak diren agiriak sinatzeko.

4.–2025erako kalkulatutako diru-sarreren eta gastuen aurrekontua aztertzea eta, egoki bada, onestea.

5.–2024ko ekitaldiko memoria orokorra aztertzea eta, egoki bada, onestea.

6.–Gobernu Batzordeko eta Batzar Orokorreko kideak berrestea.

7.–Galde-eskeak.

Lehen deialdian ez bada biltzen erregelamenduz ezarritako gehiengoa, erabakiak bigarren deialdian hartuko dira, komunitatearen ordenantzen 50. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ejea de los Caballerosen, 2025eko apirilaren 10ean.–Komunitateko burua, Jose Maria Vinue Lasierra.

Iragarkiaren kodea: P2505459