4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
14/2023 prozedura arrunta
Francisco Javier Isasi Barbier jauna, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 14/2023 prozedura arruntean epaia eman da 2024ko otsailaren 21ean, eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
000030/2024 EPAIA.
Jaunak/andreak: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea, presidentea.–Magistratuak.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.–Hugo Manuel Ortega Martín jauna.
Iruñean, bi mila eta hogeita lauko otsailaren hogeita batean.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honetako Administrazioarekiko Auzien Salak, zeina adierazitako magistratuek osatzen baitute, ikusi ditu 000014/2023 errekurtsoaren autoak. Errekurtso hori aurkeztu zen Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 30eko 92/2021 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka (ondoren, berariazko ezespenaren aurka). Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren 2021-2023 aldirako Hezkidetza Plana onetsi zen. Honako hauek dira alderdiak: errekurtsogile gisa, XXXXXX, Jaime Goñi Alegre prokuradoreak ordezkatuta eta Luis Sarrato Martínez abokatuak defendatuta, eta, demandatu gisa, Nafarroako Foru Komunitatea, Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridiko-letraduak ordezkatuta eta zuzenduta. Horiek horrela, salak honako aurrekari eta zuzenbideko oinarri hauen arabera ebazten du.
Seigarrena.–Alderdiek ondorioak eman zituzten; aldez aurretik, 2023ko ekainaren 27an txostengile izendatu zen Hugo M. Ortega Martín magistratua, Salaren iritzia adierazteko, eta 2024ko urtarrilaren 18an jarduketak bukatutzat eman eta epairako prest gelditu ziren, bozketa eta epaitza noiz emanen diren zain. 2024ko otsailaren 20a ezarri zen horretarako.
EPAITZA:
Baiesten dugu XXXXXren ordezkaritza prozesalak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Gobernuaren 2023ko martxoaren 29ko Erabakiaren aurkakoa. Erabaki horren bidez, ezetsi zen Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 30eko 92/2021 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren 2021-2023 aldirako Hezkidetza Plana onetsi zen). Horrenbestez,
Adierazten dugu ebazpen horiek ez direla zuzenbidearen araberakoak.
Ebazpen horiek deuseztatzen ditugu, azaldutako deuseztasuna baitute, eta
Demandatuari ezartzen diogu prozesuko kostuak ordaindu beharra.
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72-2 eta 107-2 artikuluetan ezarritakoa betez.
Iruñean, 2025eko apirilaren 11n.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J2505727