2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Aldaketa, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Villatuertako Udalak, 2024ko abenduaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 11. ordenantza fiskalaren bosgarren artikuluan (tarifak). Ordenantza horrek tasak arautzen ditu udalaren kirol instalazioak erabiltzeko.
Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2025eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ean.
Jendaurreko aldia bukaturik inork aurkeztu gabe erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, erabakia behin betikoa bilakatzen da. Ordenantzan egin aldaketaren testu osoa argitaratzen da jarraian, ondorio juridikoak izan ditzan.
Villatuertan, 2025eko apirilaren 8an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
ONETSITAKO ALDAKETA
5. artikulua. Tarifa honen arabera jasoko dira eskubideak:
Tarifa:
a) Igerilekuak:
6 urtetik beherakoak: sarrera doan.
6tik 18 urte bitarte, biak barne:
Denboraldiko abonua: 45 euro.
Hilabeteko abonua: 35 euro.
Hilabetetzat joko da ondoz ondoko 30 eguneko erabilera, abonua eman eta lehenengo egunetik zenbatzen hasita.
18 urtetik gorakoak:
Denboraldiko abonua: 70 euro.
Hilabeteko abonua: 50 euro.
65 urtetik gorakoak:
Denboraldiko abonua: 45 euro.
Hilabeteko abonua: 35 euro.
%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak (abenduaren 23ko 1971/1979 Errege Dekretuaren arabera frogatu beharko da) eta nahitaezko laguntzailea (laguntzailea pagatzetik salbuetsiko da, haren laguntza nahitaezkoa denean instalazioetan sartzeko):
Denboraldiko abonua: 40 euro.
Hilabeteko abonua: 30 euro.
Familia ugaria edo guraso bakarrekoa. Halakotzat joko dira hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familiak, berdin izanik guraso bat edo bi duten, eta kontuan hartu gabe seme-alabak bi gurasoenak zein bakar batenak diren. Halaber, guraso bakarreko familiatzat hartuko da guraso bakar batek osatzen duena eta ardurapean seme edo alaba bat edo gehiago dituena: Abonua, %20 merkeago. Deskontua baliatzeko, nahitaezkoa izanen da familia unitateko kide guztiek abonua aldi berean eskuratzea.
Prestaziorik gabeko denbora luzeko langabeek %30eko hobaria izanen dute. Deskontu hori lortzeko, ezinbertzeko baldintza izanen da SEPEk emandako agiria aurkeztea, egiaztatzeko lana eskatzeko egoeran daudela, bai eta bertze agiri bat, adierazteko kontribuzio-mailako langabezia-prestaziorik jasotzen ez dutela.
Goi-mailako ikasleek, 18 eta 22 urte bitartekoek, baldin eta Villatuertan erroldatuta badaude, abonuaren %30eko hobaria izanen dute. Horretarako, matrikula eta erroldaren ziurtagiria aurkeztu beharko dituzte abonua egiterakoan.
Eguneko sarrera: astelehenetik ortziralera: 6,00 euro. Larunbat, igande eta jaiegunak: 8,00 euro. Sarrera guztiei aurreko kasuei dagokien hobaria aplikatuko zaie.
b) Kirol pistak alokatzeko:
Pilotako kantxa:
Ordua: 13 euro.
Ordu eta erdi: 19,50 euro.
Futbitoko, saskibaloiko eta eskubaloiko pista:
Ordua: 20 euro.
Ordu eta erdi: 30 euro.
Areto-futbolerako pista, txapelketa: Ordua: 5 euro.
Garigoloa orduko: 22 euro.
San Román orduko: 10 euro.
Padel pista:
Ordua: 15 euro.
Ordu eta erdi: 18 euro.
c) Aretoen alokairua, jardueretarako:
1. gela:
Ordua: 10,00 euro.
Ordu eta erdi: 18,00 euro.
2. gela:
Ordua: 12,00 euro.
Ordu eta erdi: 20 euro.
Areto osoa:
Ordua: 22 euro.
Ordu eta erdi: 39 euro.
3. aretoa (ludoteka):
Ordua: 10,00 euro.
Ordu eta erdi: 18,00 euro.
d) Kirol-jarduera gidatuak:
2 egun astean: 90 euro hiruhilekoan.
2 egun astean, yoga: 110 euro hiruhilekoan.
Ez da deskonturik eginen astean egun bakar batean joateagatik, eskainitako ikastaroak astean bi egunekoak baitira; eta ez dago egun bakar batean izena emateko aukerarik, 65 urtetik gorakoentzako mantentze-gimnasian izan ezik, jarduera horretan izena eman ahal izanen baitute astean behin joateko, zati proportzionala ordainduta (hasierako prezioaren erdia).
Fitness aretorako abonua: 25 euro hilean.
Fitness aretorako eguneko sarrera: 5 euro.
Iragarkiaren kodea: L2505388