83. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udalaren jabetzako bazkalekuetako larreen aprobetxamendu eskaera

Udal honetako Gobernu Batzarrak, 2025eko apirilaren 4an hartutako erabaki baten bidez, onetsi zuen hasiera ematea Udalaren jabetzako bazkalekuetako larreen aprobetxamenduen enkante bidezko banaketa prozedurari. Orobat, 15 egun naturalean jendaurrean edukitzea erabaki zuen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eskaera egin dezaten interesa duten herritarrek, baldin betetzen badituzte Herri-larreak arautzen dituen ordenantzako baldintzak.

Tuterako herri-larreen Ordenantzan eta oinarrietan zehazten diren betebehar eta baldintzak betetzen dituzten herritarrek goian aipatutako epean aurkezten ahalko dute beren eskaera.

Tuterako Udalak onetsitako oinarrietan ezarri bezala adjudikatuko dira.

Tuteran, 2025eko apirilaren 8an.–Zinegotzi ordezkaria, Verónica Gormedino.

Iragarkiaren kodea: L2505404