83. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2025eko ibilgailuendako pasabideen eta sarbideen gaineko tasak borondatez ordaintzeko epea

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko apirilaren 4ko bilkuran, 2025eko ekitaldi ekonomikoko likidazioak onetsi zituen ibilgailuak espaloietan barna (pasabide eta sarbideak) sartu eta ateratzeko tasak, baita eremu publikoa aparkaleku esklusiborako tasak ere. Orobat, borondatez ordaintzeko epe hauek ezarri zituen:

–2025eko apirilaren 7tik maiatzaren 16ra arte.

Ordainketak eginen dira ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean, edo udal diruzaintzari eginiko transferentzia bidez. Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboan errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak eta, halakorik bada, sortutako kostuak ere.

Aipatu likidazioen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazteko izapidean dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den bertze edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Tuteran, 2025eko apirilaren 7an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2505350