2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
Ikusirik Eloko Udalak, 2025eko apirilaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuela aipatu tokiko ehiza-barrutia eratzeko tramiteak abiatzea.
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Eloko Udalaren bulegoetan tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.
Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Elo (El Rey finka izan ezik).
Elon, 2025eko apirilaren 9an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.
Iragarkiaren kodea: L2505450