83. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Aldaketa, Urbanizazioko eta eraikingintzako ordenantzan. Behin betiko onespena

Metautengo Udalak, 2024ko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Metautengo Udal Plan Orokorraren ordenantzaren 18. artikulua. Zehazki, 18.1.8 eta 18.1.9 puntuak sartuko dira, Metautengo herrigunean eguzki-plakak instalatzeko baldintzak arautzeko. Era berean, 4. atal berri bat eta 20.bis artikulu berri bat gehitu dira, horien bidez arautzeko lurzoru urbanizaezinean instalatzen diren eraikinen baldintza estetikoak eta konposizio-baldintzak.

Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 29an, argitaratu zen, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurrean egoteko epea amaituta, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hasierako onespena behin betikoa izatera igaro da, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin batera; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Metautenen, 2025eko martxoaren 19an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2505323