1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
67E/2025 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, baimendutako gastua handitzen duena Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiei trantsizio energetikoa egiteko laguntzak emateko 2025eko deialdian. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 798832 eta 799836.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 395E/2024 Ebazpenaren bidez, Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiei trantsizio energetikoa egiteko laguntzak emateko 2025eko deialdia onetsi zen.
Ebazpen horretan 700.000 euroko gastua baimendu zen 2025eko ekitaldiko 820001 82500 7700 425202 partidaren kargura (Nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioetan energia berriztagarriak ezartzeko laguntzak). Halaber, gehienez ere 250.000 euroko kopuru gehigarria finkatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetan erabiltzeko. Gehigarri hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera arautuko da. Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik.
250.000 euroko kreditu erabilgarria dago 820001-82500-7701-425207 aurrekontuko partidan (Laguntzak industriaren trantsizio energetikorako).
Lege horren 31.3 b) artikuluan adierazitako baldintza betetzen da eta beteko da; bertan ezartzen du kreditu osagarriaren onespena eta argitalpena deialdiaren ebazpena eman aurretik egin beharko direla.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea baimendutako gastua handitzea Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiei trantsizio energetikoa egiteko laguntzak emateko 2025eko deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko.
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA (eurotan) |
820001 82500 7700 425202 (Nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioetan energia berriztagarriak ezartzeko laguntzak) | 2025 | 250.000 |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko apirilaren 16an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Oloriz.
Iragarkiaren kodea: F2505871