83. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2025erako zerga-tasak

Larraungo Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak.

Jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aitzinetik 2025ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 14ean, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo dira 2025rako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak egon daitezen.

Larraunen, 2025eko apirilaren 8an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

ZERGAK

–Kontribuzioa: %0,275.

–Jarduera ekonomikoak: 1,320ko indizea aplikatzea guttieneko kuotei.

–Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikulua, denboraldi bakoitzerako ezarritako guttieneko koefizienteak eta %16,50eko karga-tasa.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,4.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

–Ur hornidura: 70 zentimo/metro kubikoa.

–Tasa abeltzaintza ustiapen baimenei buruzkoa: 20 euro.

–Tasa erantzukizunpeko aitorpenen administrazio kontrolagatik: 110 euro.

–Hirigintzako kontsultengatik txostenak egitea: 110 euro.

–Banantzeak: 33 euro.

–Ibilgailuak kargatzeko puntu elektrikoa: 0,39 euro Kw/h.

–Boulderra erabiltzea: 5,5 euro bi orduko.

–Ezkontza zibilak. Ezkontza zibileko espedientea bideratzen hasteagatik: 88 euro.

–Ziurtagiriak: 1,00 euro/unitatea.

–Faxa bidaltzea: 1,00 euro orri bakoitzeko.

–DIN A3 tamainako fotokopiak (zuri-beltzean): 0,20 euro orri bakoitzeko.

–DIN A3 tamainako fotokopiak (koloretan): 0,40 euro orri bakoitzeko.

–DIN A4 tamainako fotokopiak (zuri-beltzean): 0,10 euro orri bakoitzeko.

–DIN A4 tamainako fotokopiak (koloretan): 0,20 euro orri bakoitzeko.

–Konpultsak: 1,00 euro/unitatea.

–Animalia arriskutsuei dagokien dokumentazioa tramitatzeagatik: 60 euro.

–Arma txartelen tramitazioa: 10 euro.

Erabakiak 2025ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, atzera eginez.

Iragarkiaren kodea: L2505439