2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Hiri jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 971. lurzatian (Nagusia 23). Behin betiko onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2025eko martxoaren 20an egindako osoko bilkuran,
ONARTU DU:
1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 971. lurzatian (Nagusia 23), Ointza Goñi Iraurgi andreak sustatua.
Hasierako onespena 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko abenduaren 26an eta ez da alegaziorik aurkeztu.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.
3. Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.
4. Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.
Etxarri Aranatzen, 2025eko martxoaren 24an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Hiri jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2504421