83. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

2025erako zerga-tasak eta tasak

Eslabako Udalak, 2025eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, aho batez eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen onestea 2025eko ekitaldian aplikatuko diren zerga-tasak eta tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean adierazitakoarekin bat. Hona hemen:

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,3270.

Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,7678.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1eko indizea.

Lurren balio igoera: legeak ezartzen duen gutienekoa.

Uraren tasa: 0,70 euro/m³.

Estoldak: 6,00 euro hiruhilekoan.

Kontagailuen alokairua: 6,00 euro hiruhilekoan.

Izapidetzearen hirigintza-tasa: 50 euro.

Erabaki hau indarrean jarriko da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean.

Eslaban, 2025eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Estíbaliz Lerga Moncayola.

Iragarkiaren kodea: L2504913