2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
Oihan-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Eratsungo Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:
Lote bakarra, Aldumar (koniferoak) eta Tulubi (hostozabalak) alderdietan. Haren ustiapena baimendu zen Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 29ko 194/2024 Ebazpenaren bidez. Hona hemen lotearen ezaugarriak:
a) Koniferoak (Laex kaempferi):
118,11 m³ enbor txiki eta 1.063,00 m³ egur, guztira 32.834,84 euroan zenbatetsiak.
b) Hostozabalak (F. sylvatica):
981,48 m³ enbor txiki eta 245,37 m³ egur, guztira 19.629,68 euroan zenbatetsiak.
Beraz, lotearen guztizko zenbatespena 52.464,52 eurokoa da (BEZik gabe).
Lehen enkantea eman gabe gelditu baitzen, aprobetxamendu honen enkante publikoa eginen da balioaren ehuneko hamarreko beherapenarekin; beraz, 47.218,07 euroan (BEZik gabe), lehendik onetsitako gainerako baldintzak aldatu gabe.
Alabaina, adjudikazio-hartzaileak konpromisoa hartu beharko du oihan aprobetxamendu honetako pago-egurrarekin herritarrek eskatutako etxerako egur epaitzak prestatzeko eta banatzeko (22,5 epaitza; 15 tona epaitza bakoitzeko).
Udalari aurkeztu beharreko proposamen ekonomikoan bereizita adierazi beharko dira, batetik, etxerako egur epaitzak prestatu eta banatzeagatiko eskaintza eta, bertzetik, enkantean emanen den gainerako egurrarengatiko eskaintza (bi kasuetan BEZik gabea). Udalak emanen du eskaintzak aurkezteko inprimakia.
Gutun-azal itxian aurkeztuko dira proposamenak, baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera, Eratsungo Udaleko Erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarrean dagoen araudian jasotako bertze edozein bitartekoren bidez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 15 egun naturaleko epean. Proposamenekin batera, aurkeztuko da lizitazio-prezioaren %2ko gordailuaren frogagiria (hau da, 944,36 euro), fidantza gisa.
Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Eratsungo Udalaren bulegoetan.
Eratsunen, 2025eko apirilaren 7an.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2505326