83. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Ur hornidurako eta saneamenduko tasa eta saneamenduko kanona, 2025eko lehen lauhilekoari dagokiona. Borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie 2025eko uztailaren 15ean bukatuko dela ur hornidurako eta saneamenduko tasa eta saneamenduko kanona, 2025eko lehen lauhilekoari dagokiona, borondatez ordaintzeko epea.

Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira helbideratu gabeko ordainagiriak.

Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, 2025eko maiatzaren 30ean.

Epe hori iragandakoan, igorriko dira Agentzia Exekutibora, hark kobra ditzan premiamendu-bidez, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2025eko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2505455