83. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Aldaketa, 2025erako ordenantza fiskal, zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Barillasko Udalak, 2025eko martxoaren 31n egindako bilkuran, behin betiko onetsi zituen ordenantza fiskal, tasa, prezio publiko eta zerga-tasen aldaketak 2025. urterako, hasierako onespenaren aurka jarritako alegazioak ebatzi eta gero. Hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an.

Ordenantza fiskal, tarifa, prezio publiko eta zerga-tasetan onetsitako aldaketak indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Barillasen, 2025eko apirilaren 1ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

ALDAKETEI BURUZKO ERANSKINA

1. Kendu dira honako tasak, baliorik gabeak bihurtu direlako.

–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren errekargua.

–Faxa erabiltzeagatiko tasak.

2. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteak eta tasa, balio-gehikuntza sortzen den unean, izanen dira Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarrita dauden eta indarra duten gehienekoak.

Iragarkiaren kodea: L2505013