1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Iratxe Lerga Imas andreak honako honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei: egintza bat errebokatzeko edo akats bat zuzentzeko eskaeraren ustezko ezespenaren aurka, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren 112 eta 113/2023 Ebazpenei dagokienez.
Iragarki honen bidez jakinarazten da Iratxe Lerga Imas andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela egintza bat errebokatzeko edo akats bat zuzentzeko eskaeraren ustezko ezespenaren aurka, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren 112 eta 113/2023 Ebazpenei dagokienez.
Horregatik guztiagatik, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, dei egiten zaie interesdunei alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Alegazioak Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Iruñean, 2025eko apirilaren 8an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2505483