83. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, AR2 banaketa-eremuko F1 eta F2 lurzatietan. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2025eko apirilaren 3an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, bertzeak bertze, behin betiko onestea Agoizko Udal Planeko AR2 banaketa eremuko F1 eta F2 lurzatiak elkartzeko proiektua. Carlos Bermejo Gardek sustatu du, eta Santiago Iribarren Santesteban eta Miguel Ángel Zabala Iraurgui goi-mailako arkitektoek idatzi eta sinatu dute proiektu teknikoa. Horrenbertzez, iragarkia eta onetsitako proiektuaren testu osoa argitaratu behar dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, izan ditzan behar diren ondorioak, hots, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.b) eta 74. artikuluetan ezarritakoak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Agoitzen, 2025eko apirilaren 7an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2505387