2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Merkatu txikiaren 2025eko kuotak ordaintzeko borondatezko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2025eko maiatzaren 24an bukatuko dela merkatu txikia erabiltzea ordaintzeko borondatezko epea, 2025. urteari dagokionez.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2025eko apirilaren 25ean kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Altsasun, 2025eko apirilaren 9an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2505470