1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko apirilaren 9an hartua, Congelados de Navarra SAUk sustatutako inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.
2025eko martxoaren 20an, Congelados de Navarra SAUk eskatu zuen foru interesekoa dela deklara dadin "Arguedasko instalazioak handitzeko inbertsio plana" izeneko inbertsio proiektua, Arguedasko (Nafarroa) S-15 sektorean egitekoa dena.
Industria Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatuta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Azaldutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Foru intereseko inbertsio deklaratzea "Arguedasko instalazioak handitzeko inbertsio plana" izeneko inbertsio proiektua, Congelados de Navarra SAUk sustaturik Arguedasen egitekoa dena, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.
2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Congelados de Navarra SAUri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko apirilaren 9an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2505445