1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
509E/2025 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Laguntza Espezializatuaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.
Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.
Goian aipatutako ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat langileen batzordeak, eta gainontzeko hirurak, berriz, dagokion batzorde tekniko asistentzialak.
Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.
Edurne Cortijo Huguet andreak, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatu baitzuen langileen batzordeak proposatuta, Laguntza Espezializatuaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izateari utzi dio, eta, beraz, ordeztu egin behar da.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen batzordeak David Zardoya Santos jauna proposatu du.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Edurne Cortijo Huguet andrea, Laguntza Espezializatuaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordeko kidea, kargutik kentzea.
2. David Zardoya Santos jauna Laguntza Espezializatuaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen batzordeak proposatuta.
Gisa horretan, honako hau da Laguntza Espezializatuaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera:
Batzordeuburua: Cristina Prieto Pérez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 25eko 697E/2018 Ebazpenaren bidez izendatua.
Batzordeko kideak:
–Esther Irigoyen Aznar andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 25eko 697E/2018 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatuta.
–Carlos Rafael Cardozo Ataides jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 11ko 2018E/2023 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatuta.
–Jaione Fernández García andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 31ko 1613E/2024 Ebazpenaren bidez izendatua, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–Virginia Vallejos Burgaleta andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Tuterako Reina Sofía ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–Noemí Borobia Rodríguez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 855E/2021 Ebazpenaren bidez izendatua, Tuterako Reina Sofía ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–David Zardoya Santos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.
–Idazkaria: M.ª José Royo Vera andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 5eko 1564E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorrita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabilita.
Iruñean, 2025eko martxoaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2504867