81. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

24E/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Jon Legarrea Oteiza jauna Datuaren Bulegoaren Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako. Atal hori Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.

Horrekin guztiarekin, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak arautzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Jon Legarrea Oteiza jauna Datuaren Bulegoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Atal hori Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian. Izendapenak 2025eko apirilaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun horixe izanen da burutzan aritzeko lehenbiziko eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Aurrerapen Digitalerako Zerbitzura, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2025eko apirilaren 2an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.

Iragarkiaren kodea: F2505173