2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Aldaketa AA-UGA-13 eremuan. Behin betiko onespena
Deierriko Udalak, 2025eko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen AA-UGA-13 eremuaren aldaketa xehatua, berariazko baldintza honekin: AA-UGA-13 eremutik kanpo geldituko den 73,70 m²-ko lurzoru zatia, nahitaez, Ugarko 5. poligonoko 3. lurzatiarekin batu beharko da.
Hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20koan, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legearen 72. artikuluari (lege horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), jendaurrean egon zen hilabetez, eta ez zen aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik.
Argitara ematen da, aipatutako araudiarekin batera (eranskin gisa gehitu da), jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aritzalan (Deierri), 2025eko apirilaren 4an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2505311