81. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa, Imarkoaingo 3. eremuko UE-3.2 exekuzio-unitatean. Araudia

2005ko otsailaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen xehetasun-azterketa baten behin betiko onespena, honako honi dagokiona: Imarkoaingo 3. eremuko UE-3.2 exekuzio-unitatea, Noain Elortzibarko Udal Planaren barnean. Sustatu dute Imarkoaingo Kontzejuak eta Promoción de Viviendas Imárcoain, SLk. Onetsitako hirigintzako araudia, aldiz, ez zen argitaratu.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintzako araudi hori, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 29.2 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2025eko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2505174