81. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Arau subsidiarioen 103. artikuluaren aldaketa, Arradako R-3 arean azalera eraikigarriak arautzeko. Behin betiko onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2025eko martxoaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Murillo el Cuendeko Udaleko arau subsidiarioen aldaketa puntual xehatua, 103. artikulua aldatzekoa, Arradako R-3 arean azalera eraikigarriak arautzeko.

Onetsitako araua argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Arradan (Murillo el Cuende), 2025eko apirilaren 3an.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2505179