1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
23E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Aitor Pérez Reclusa jauna, Datuaren Bulegoaren Ataleko burua, berak eskatu baitu. Atal hori Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrekin guztiarekin, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak arautzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Aitor Pérez Reclusa jauna, Datuaren Bulegoaren Ataleko burua, berak eskatu baitu. Atal hori Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian. Erabakiak 2025eko apirilaren1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2025eko martxoaren 28an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.
Iragarkiaren kodea: F2504969