81. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, Zuastiko 2. poligonoko 278. lurzatian. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2025eko apirilaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki du behin betiko onestea 2. poligonoko 278. lurzatiaren (15.13 area homogeneoa) gaineko xehetasun-azterketa, zeinen helburua baita Zuastiko (Itza) 2. poligonoko 278. lurzatiaren eremuan, hiri-lurzoruan baitago, eraikuntzako lerrokadurak ezartzea, indarreko araudian ezarrita dauden determinazioen arabera. Aipatu lurzatia Zuastiko (Itza, Nafarroa) 2. sektoreko 15-13 area homogeneoaren parte da, eta Arizko Kontzejuaren kaleko 15-29, Atondoko Kontzejuaren kaleko 1-13 eta Saratsako Kontzejuaren kaleko 16-26 zenbakietako jabekideak dira sustatzaileak.

Haren edukia jakitera ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 79. artikuluari.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Itzan, 2025eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2505845