81. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Udalaren Dirulaguntzaren Plan Estrategikoa 2025-2027

Etxarri Aranazko Udalak, 2025eko martxoaren 20an egindako osoko bilkuran, 2025-2027 urteetarako Etxarri Aranazko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onetsi zuen.

Plan Estrategikoaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal bulegoetan ikusgai egongo da.

Etxarri Aranatzen, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ETXARRI ARANAZKO UDALA (2025-2027)

I.–AURRETIAZKO GAIAK

1.–Xedea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 8.1 artikuluak ezartzen du ezen administrazio publikoetako organoek edo dirulaguntzak ezartzea proposatzen duen edozein erakundek, aldez aurretik, Dirulaguntzen Plan Estrategiko batean zehaztu beharko dituztela hura aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, horiek lortzeko behar den epea, aurreikus daitezkeen kostuak eta finantzaketa iturriak.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.c) artikuluak toki erakundeei esleitutako programazio- edo plangintza-ahalmenaren arabera, Plan Estrategiko hau egin da, eta Etxarri Aranazko Udalaren dirulaguntzak kudeatzeaz arduratzen diren arlo guztiek parte hartu dute plangintzan.

Plan hau urte anitzetarako sortu da, eta urtero berrikusi beharko da. Horregatik, planak jasotzen du dirulaguntzen arloan 3 urterako garatu beharreko ekintzen aurreikuspena.

Plana formulatzeko, kontuan hartu behar dira Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak eskatzen dituen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren printzipioak. Printzipio horiek botere publiko guztiak lotzen dituzte, eta sektore publikoaren aurrekontu politika horietara egokitu beharko da, hazkunde ekonomiko iraunkorraren eta enplegu sorreraren berme gisa. Arau horren barruan, Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren ondorioetarako, nabarmentzekoa da 5. artikulua, urte anitzen printzipioa definitzen duena: "Administrazio publikoen eta lege honen aplikazio eremuan sartzen diren gainerako subjektuen aurrekontuak egitea epe ertainerako aurrekontu esparru batean kokatuko da, eta bateragarria izanen da aurrekontuak onestea eta betearaztea arautzen duen urterokotasun-printzipioarekin, Europako araudiarekin bat etorriz".

2.–Araudi aplikagarria.

Plan Estrategiko honi arau hauek aplikatuko zaizkio:

–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

–887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra garatzeko erregelamendua onartzen duena.

–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

–2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzkoa.

–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa.

–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

–Etxarri Aranazko Udalaren Dirulaguntzen Ordenantza Orokorra.

3.–Izaera juridikoa.

Dirulaguntzen plan estrategikoa politika publikoak planifikatzeko tresna programatikoa da, arau izaerarik gabea, eta haren edukiak ez du sortzen ez eskubiderik ez betebeharrik, ez dakar eragin zuzenik partikularren eremuan, eta ez du sortzen eskubiderik ez betebeharrik Administrazioarentzat, eta haren eraginkortasuna dirulaguntzak dituzten lerroak gauzatzearen mende geratzen da, dauden aurrekontu baliabideekin bat etorriz. Hala ondorioztatzen da uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako 38/2003 Legea garatzeko Erregelamenduaren 10. artikulutik 15. artikulura ezarritakoagatik.

Plan estrategikoak ez du esan nahi sortuko denik onuradun izan daitezkeenen aldeko eskubiderik; izan ere, pertsona horiek ezin izanen dute kalte-ordainik edo konpentsaziorik eskatu, Plana gauzatzen ez bada. Plana gida gisa aurkezten da, eta, aurrez ezarritako arau esparruaren barruan, ezartzen du interes orokorreko jarduerak sustatzeko ildoan jarraitu beharreko bidea.

Dirulaguntzak ezartzeko, bete beharko dira aurrekontu-egonkortasunaren helburuak; beraz, onesten diren aurrekontuko kontsignatzeak eta horiek emateko oinarri arautzaileak helburu horietara egokituko dira unean-unean.

Era berean, dirulaguntzak ezartzerakoan, errespetatu eta bete beharko dira udal ordenantzetako edo udal planetako xedapenak euskararen eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloei dagokienez.

4.–Eskumena.

Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onesteko organo eskuduna Udalbatzaren osoko bilkura da, dirulaguntzen edo sustapenaren jardueraren plangintza estrategikorako eta kudeaketa ekonomikorako tresna baita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 22.2.e) artikuluan jasotakoaren arabera.

Hala ere, dirulaguntzak emateko organo eskuduna Alkatetza izanen da, edo, hark eskuordetuta, Tokiko Gobernu Batzarra.

5.–Esparru objektiboa.

Dirulaguntzen Plan Estrategiko honek Etxarri Aranazko Udalak emandako dirulaguntza guztiak biltzen ditu.

6.–Indarraldia.

Dirulaguntzen Plan Estrategiko honen denbora-eremua 2025etik 2027ra bitarteko ekitaldietarako proposatzen da, eta hurrengo Plana onartu arte luzatuko da.

II.–PLANAREN ALDERDI ESTRATEGIKOAK

7.–Printzipio orokorrak.

Planaren printzipio orokorrak honako hauek dira:

–Publizitatea eta lehia askea, aldez aurreko deialdi baten bidez, zeinak funts publikoen banaketan bermatuko baititu objektibotasuna, gardentasuna, publikotasuna, lehia eta berdintasuna, hargatik eragotzi gabe zuzeneko emakida, aplikatu beharreko arauan ezarritakoaren arabera, eta aldez aurretik aurrekontuan behar bezalako kontsignatzea izan beharko duena.

–Objektibotasuna: Deialdian aurrez ezarritako irizpide objektiboen arabera ematea dirulaguntzak, pertsona edo erakunde onuradun izan daitezkeenek aldez aurretik horien berri dutela bermatzeko.

–Eraginkortasuna helburuak betetzean: emandako dirulaguntzen jarraipena eta kontrola egiteko prozedura bat ezarriz.

–Baliabide publikoak eraginkortasunez esleitzea eta erabiltzea: dirulaguntzak baloratuz eta puntuazio handiena jasotzen duten onuradunei esleituz.

–Berdintasuna eta diskriminaziorik eza: helburuetara egokitzeko kontrolaren eta azterketaren bidez.

–Euskararen eta euskal kulturaren sustapena.

–Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren sustapena.

III.–DIRULAGUNTZAK EMATEKO ETA HORIEN JARRAIPENA EGITEKO PROZEDURA

8.–Aurreikusitako kostua eta finantzaketa.

Edozein dirulaguntza mota eman aurretik, gastua baimentzeko izapideak egingo dira.

Dirulaguntzen zenbatekoa ez da izanen aurrekontuan ezarritako kopurutik gorakoa.

Aurrekontu-kredituak mugatzaileak eta lotesleak dira, eta, beraz, ez da hartuko haien zenbatekoa gainditzen duen gastu-konpromisorik.

Hala ere, salbuespen moduan, dirulaguntzen deialdiak zenbateko gehigarri bat ezartzen ahalko du, eskuragarri diren kredituen guztirako gehieneko zenbatekoaz gain, dirulaguntzak emateko deialdi berria egin behar gabe, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 58. artikuluan ezarritako arauekin bat etorriz.

9.–Dirulaguntzen ordainketa aurreratua.

38/2003 Legearen 34. artikuluan ezarritakoaren arabera, justifikatu aurretik funtsak entregatzea dakarten ordainketa aurreratuak egin ahalko dira, dirulaguntzaren berezko jarduerak egin ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa, baldin eta hala aurreikusten bada deialdiaren oinarrietan eta/edo aurrekontuko dirulaguntza izendunetarako egindako hitzarmenetan.

Ordainketa aurreratuek arrazoituta egon beharko dute, eta ez dute inolaz ere gaindituko aurrekontu-partidan ezarritako gehieneko muga.

10.–Dirulaguntzak emateko prozedura.

10.1. Dirulaguntzak emango dira deialdi publiko bidez edo zuzeneko emakida bidez, eta/edo lankidetza-hitzarmenak sinatuz honako hauen alde: araudi aplikagarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak.

10.2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.1 artikuluari jarraikiz, dirulaguntzak emateko prozedura arrunta norgehiagoka-araubidea izanen da. Prozedura honetan, aurkeztutako eskabideak erkatuz ematen dira dirulaguntzak, oinarri arautzaileetan eta deialdian aurrez ezarritako balorazio irizpideen arabera lehentasun-hurrenkera bat ezartzeko, eta irizpide horien arabera balorazio hoberena lortu duten eskaerei dirulaguntza esleitzea, deialdian ezarritako muga gainditu gabe.

Deialdiaren oinarriek, gutxienez, Udalaren dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorraren 9. artikuluan ezarritakoa jasoko dute.

10.3. 38/2003 Legearen 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten dirulaguntzak zuzenean eman ahalko dira.

Udalaren aurrekontu orokorrean izendun gisa ezarritako dirulaguntzen kasuan, horien helburua zehazturik gelditu behar da dagokion lankidetza hitzarmenean edo emateko ebazpenean, eta, nolanahi ere, aplikatzekoa den aurrekontu araudiarekin bat etorri beharko du.

Udalak ematen dituenak lege mailako arauren batek aginduta edo zenbatekoa zehaztuta. Kasuan kasuko prozedura aplikagarria erabiliko da dirulaguntza horiek emateko, bakoitzaren araudiari jarraikiz.

Salbuespen gisa, dirulaguntzak zuzenean eman ahal izango dira, interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioko arrazoiak badaude eta hori espedientean behar bezala justifikatuta badago.

11.–Kontrola eta jarraipena.

Ezarritako helburuak lortzeko, udalaren arlo bakoitzak emandako dirulaguntzen kontrola eta jarraipena egingo du.

Udaleko kontu-hartzailetzari dagokio dirulaguntzak fiskalizatzea. Beraz, horrek berarekin dakar administrazio alorren ekintzak koordinatu beharra.

12.–Gardentasuna.

Udalak emandako dirulaguntza guztiak argitaratuko dira Udalaren webgunean, adierazita erakunde hartzailea, dirulaguntzaren zenbatekoa eta dirulaguntza zein proiektu edo ekintzatarako erabiliko den, betiere datu pertsonalak eta intimitatea babesteko araudian ezarritakoari kalterik egin gabe.

IV.–PLANAREN EDUKIA

13.–Dirulaguntzen ildo estrategikoak.

Dirulaguntzen ildo estrategikoek Etxarri Aranazko Udalak emandako dirulaguntzak osatzen dituzte, eta ezarritako printzipioen eta helburuen jarraipen egokia egiteko helburu estrategikoak, espezifikoak eta adierazleak jasotzen dituzte.

13.1. Hirigintza.

–Ildo etrategikoa: Birgaitzea eta efizientzia energetikoa.

  • Helburu estrategikoa: bultzatzea herriaren garapen iraunkorra eta sustapena, herritarren bizi kalitatea handitzeko.
  • Helburu zehatzak:
    • Laguntzea eraikinak birgaitzen eta arkitektura oztopoak kentzen.
    • Hobetzea eraikinen eraginkortasun energetikoa.
  • Adierazleak:
    • Eskaera-kopurua.
    • Erabilitako aurrekontua.
    • Onuradunen kopurua.
    • Birgaitutako etxebizitzen kopurua.
  • Gauzatzeko epea: urte osoan egongo da zabalik.
  • Aurrekontua 2025: 10.000 euro.
  • Aurrekontu-aplikazioa: 1522 48000 EIOZ DIRULAGUNTZA.
  • Emateko prozedura: banakako ebaluazioa, eskaera-ordenaren arabera.
  • Jarduketa-plana: eraikinen birgaitze, apaintze eta beste obra batzuetarako laguntzak arautzen dituen ordenantza onartzea.

13.2. Gizarte-ongizatea.

–2. Ildo estrategikoa: Erretirodunen elkartea.

  • Helburu estrategikoa: Erretirodunen eta pentsiodunen bizi kalitatea hobetu eta sustatzea, haien partaidetza eta integrazioa arlo guztietan: gizartean, ekonomian, politikan, lan munduan, kulturan eta hezkuntzan.
  • Helburu zehatzak: Gure Ametsa erretiratuen elkartea mantentzeko gastuak ordaintzea, hau da, elektrizitatea, gasa, ura, komunitate-gastuak, su-itzalgailuak eta lokaleko aseguruak.
  • Adierazleak:
    • Klubeko kideen kopurua.
    • Erabilitako aurrekontua.
  • Gauzatze-epea: urtekoa.
  • Aurrekontua 2025: 1.650,00 euro.
  • Aurrekontu-aplikazioa: 2314 4820013 HITZARMENA: GURE AMETSA JUBILATUEN ELKARTEA.
  • Dirulaguntzak emateko prozedura: Erretiratuen Klubarekin dagokion hitzarmena formalizatuz.
  • Jarduketa-plana: klubarekin hitzarmena izapidetzea.

–3. Ildo estrategikoa: Premia bereziak dituzten ikasleak.

  • Helburu estrategikoa: eskola-adinean dauden eta beren egoera sozioekonomikoagatik bertara joateko zailtasunak izan ditzaketen haurrengan sustatzea osasunerako jarduera fisikoa eta kirola, pertsonaren prestakuntzan eta garapen integralean, sozializazioan eta ongizate indibidualean laguntzen duen jarduera gisa.
  • Helburu zehatzak:
    • Bultzatzea integrazioa, aukera-berdintasuna, gizarte-arriskuko egoeren prebentzioa edo zaurgarritasun-, babesgabetasun-, mendekotasun- edo gizarte-bazterketako egoeren tratamendua.
    • Kirola sustatzea herrian bizi diren eta egoera sozioekonomiko ahulean dauden adingabeengan.
  • Adierazleak:
    • Aurkeztutako eskabide kopurua, aurreko urtearekin alderatuta.
    • Erabilitako aurrekontua.
    • Onuradunen kopurua.
  • Gauzatze-epea: urtekoa.
  • Aurrekontua 2025: 1.800,00 euro.
  • Aurrekontu-aplikazioa: 2399 4820009 BEHAR BEREZIA DUTEN IKASLEENTZAKO DIRULAGUNTZAK.
  • Emateko prozedura: banakako ebaluazioaren araubidean edo norgehiagoka.
  • Jarduketa-plana: deialdiaren oinarriak eginez, banakako ebaluazioaren araubidean edo norgehiagoka.

13.3. Tokiko autonomia.

–4. Ildo estrategikoa: Lizarragabengoako Kontzejua.

  • Helburu estrategikoa: Lizarragabengoako Kontzejuaren autonomia indartzea eta Etxarri Aranazko Udalaren eta Kontzejuaren arteko harremana arautzea.
  • Helburu zehatzak:
    • Erakunde bakoitzaren eskumenak zehaztea eta bien baliabide ekonomikoak banatzea.
    • Zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzea.
    • Kontzejuko biztanleek Etxarri Aranazko bizitza politikoan parte har dezaten bultzatzea.
  • Adierazleak:
    • Gauzatutako jarduerak.
    • Erabilitako aurrekontua.
  • Gauzatze-epea: urtekoa.
  • Aurrekontua 2025: 5.964,04 euro.
  • Aurrekontu-aplikazioa: 92000 46800 LIZARRAGABENGOAKO DIRULAGUNTZA.
  • Emateko prozedura: banakako ebaluazioaren araubidean edo norgehiagoka.
  • Jarduketa-plana: Lizarragabengoako Kontzejuarekin dagokion hitzarmena formalizatuz, Udalbatzak eta Kontzeju Irekiak onartu ondoren.
  • Jarduketa-plana: hitzarmena Kontzejuarekin izapidetzea.

13.4. Giza eskubideak.

–5. Ildo estrategikoa: Giza eskubideak sustatzea.

  • Helburu estrategikoa: Etxarri Aranazko gizon eta emakume guztien giza eskubideen errespetua babestea, zabaltzea eta sustatzea.
  • Helburu espezifikoak: pertsona guztien giza eskubideak sustatu, bultzatu eta aitortzea, eta, bereziki, beren bizilekutik urrun dauden espetxeetan egoteagatik egoera ahulean daudenena.
  • Adierazleak:
    • Onuradun-kopurua.
    • Erabilitako aurrekontua.
  • Gauzatze-epea: urtekoa.
  • Aurrekontua 2025: 4.000,00 euro.
  • Aurrekontu-aplikazioa: 2399 4820000 HITZARMENA: MIGUEZ.
  • Emateko prozedura: Miguez elkartearekin dagokion hitzarmena formalizatuz egingo da.
  • Jarduketa-plana: elkartearekin hitzarmena tramitatzea.

13.5. Kultura eta hezkuntza.

–6. Ildo estrategikoa: dinamizazio kulturala.

  • Helburu estrategikoa: Kultura sustatzea, irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeek sustatutako ekimen, jarduera eta proiektu soziokulturalei lagunduz.
  • Laguntza izendunen helburu espezifikoak:
    • Sendotzea tokiko hainbat taldek eta elkartek tokiko festetan antolatzen dituzten jarduera soziokulturalak.
  • Kultura-erakundeentzako laguntzen helburu espezifikoak (norgehiagoka).
    • Sustatzea Etxarri Aranatzen jarduerak egiten dituzten arte- eta kultura-erakundeak.
    • Osatzea Udalaren kultur ekintza.
    • Indartzea kultura arloko elkarte-mugimendua, herritarrek parte hartzeko modu gisa.
    • Sustatzea euskara eta euskal kultura.
  • Adierazleak:
    • Erabilitako aurrekontua.
    • Egindako jardueren kopurua.
    • Parte-hartzaileen kopurua.
    • Jarduera kopurua handitzea, aurreko urtearekin alderatuta.
    • Emakumeen presentzia egindako jardueretan.
    • Euskararen eta euskal kulturaren presentzia egindako jardueretan.
  • Gauzatze-epea: urtekoa.
  • Aurrekontua 2025: 6.700,00 euro.
  • Aurrekontu-aplikazioa:
    • 3340 4820002 KULTURA, KIROL ETA JENDARTE ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK.
    • 3410 4820022 KULTURA, KIROLA ETA ARLO SOZIALEKO LAGUNTZA PUNTUALAK.
    • 3340 4820016 HITZARMENA: HARTZABAL ELKARTEKO ZIZA LANDAREEN ERAKUSKETA.
    • 3380 4820017 HITZARMENA: LARRAINETAKO AZKENZALE EGUNA.
    • 3380 4820019 UDABERRI ELKARTEA- MAIATZAKEKO GOSARIA.
    • 3380 4820020 HITZARMENA: MIRUAK (KABALGATA).
    • 3340 4820024 HITZARMENA: ERRALDOIAK.
    • 3380 4890001 HITZARMENA: KARRIKESTU ELKARTEA (OLENTZEROA).
    • 3340 4820025 HITZARMENA: ETXARRI KANTUZ.
  • Emateko prozedura: norgehiagoka-araubidean eta, hala badagokio, aurrekontuan izenez agertzen diren hitzarmenak formalizatuta.
  • Jarduketa-plana: deialdiaren oinarriak banakako ebaluazio-araubidean edo norgehiagoka-araubi–dean prestatuz, eta aurrekontuan izenez agertzen diren erakundeekin hitzarmenak formalizatuz.

–7. Ildo estrategikoa: hezkuntza dinamizazioa.

  • Helburu estrategikoa: herriko hezkuntza-komunitateari laguntzea.
  • Helburu zehatzak:
    • Herriko haurren eskolatzea sustatzea.
    • Herriko ikastetxeetan euskara eta euskara ikastea sustatzea.
  • Adierazleak:
    • Erabilitako aurrekontua.
    • Ikasle onuradunak.
    • Egindako jarduerak.
    • Euskarazko jarduerak.
  • Gauzatze-epea: urtekoa.
  • Aurrekontua 2025: 44.100,00 euro.
  • Aurrekontu-aplikazioa:
    • 3239 47900 IKASTOLARI DIRULAGUNTZA.
    • 3350 4820011 NAFARROA OINEZ.
    • 3350 4820012 HERRI URRATS. SEASKA.
    • 2399 77000 OINHERRI.
    • 3350 48000 EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZA.
  • Emakida-prozedura: aurrekontuetan aurreikusitako erakundeekin dagokion hitzarmena formalizatuz.
  • Jarduketa-plana: erakunde eta elkarteekin hitzarmena izapidetzea.

13.6. Kirolak.

–8. Ildo estrategikoa: gorputz jarduera eta kirola sustatzea.

  • Helburu estrategikoa: osasunerako eta kirol-jarduerarako jarduera fisikoa sustatzea, pertsonaren prestakuntzan eta garapen integralean, sozializazioan eta ongizate indibidualean laguntzen duen jarduera gisa ulertuta.
  • Helburu zehatzak:
    • Kirol-jardueren programak herrian garatzen dituzten klubei eta kirol-elkarteei laguntzea.
    • Kirol-jarduera biztanleriaren sektore guztietara irits dadin sustatzea.
    • Kirol-asoziazionismoa finkatzea, gizon eta emakumeen kirolean jartzen diren baliabideak berdintasunez banatzea bermatuko duena.
  • Kirol-arloko koordinazio, lankidetza eta lankidetza arduratsua sustatzea kirol-erakundeen eta lokalen eta Etxarri Aranazko Udalaren artean.
  • Adierazleak:
    • Erabilitako aurrekontua.
    • Aurkeztutako eskabideak.
  • Gauzatze-epea: urtekoa.
  • 2025eko aurrekontua: 11.600,00 euro.
  • Aurrekontu-aplikazioa:
    • 3410 4820003 HITZARMENA: ETXARRI ARANAZKO FUTBOL TALDEA.
    • 3410 4820007 HITZARMENA: GURE PILOTA ELKARTEA.
    • 3380 4820018 HITZARMENA: UDABERRIKO MENDI JOAN-ETORRIA.
    • 3410 4820021 HITZARMENA: TRIKU TRAIL.
    • 3420 4820023 HITZARMENA: ROKODROMOA.
  • Emakida-prozedura: aurrekontuetan aurreikusitako erakundeekin dagokion hitzarmena formalizatuz.
  • Jarduketa-plana: erakunde eta elkarteekin hitzarmena izapidetzea.

13.7. Merkataritza.

–8. Ildo estrategikoa: tokiko merkataritza sustatzea.

  • Helburu estrategikoa: tokiko merkataritza garapen ekonomiko eta sozialaren eragile gisa sustatzea, merkataritza indartzea sustatuz komunitatearen ongizateari laguntzeko, enplegua sortzeko eta tokiko ekonomia dinamizatzeko.
  • Helburu zehatzak:
    • Herrian lan egiten duten saltokiei eta merkatarien elkarteei laguntzea.
    • Tokiko merkataritza herritarren sektore guztientzat irisgarria eta erakargarria izan dadin sustatzea.
    • Merkatarien, haien elkarteen eta Etxarri Aranazko Udalaren arteko koordinazioa, lankidetza eta lankidetza arduratsua sustatzea merkataritza-arloan.
  • Adierazleak:
    • Erabilitako aurrekontua.
    • Aurkeztutako eskabideak.
  • Gauzatze-epea: urtekoa.
  • 2025eko aurrekontua: 7.000,00 euro.
  • Aurrekontu-aplikazioa: 4390 47200 HITZARMENA:SAKANAKO MERKATARIAK.

Iragarkiaren kodea: L2504577