81. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Berako bizikleta bidearen hasierako azpifasea eraikitzeko (I. fasea: Bidasoaren ondoko pasealekua) proiektuko obrak egiteko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurrean jartzea

Berako Udalak, 2025eko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran,

ERABAKI hau hartu zuen:

1. "Berako bizikleta bidearen hasierako azpifasea eraikitzeko (I. fasea: Bidasoaren ondoko pasealekua)" izenburuko obra proiektua onartzea eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hasieran onestea.

Udal zerbitzu publikoa denez, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, tokiko obra eta zerbitzuen proiektuak onartzeak berekin dakar proiektu horietan jasotako ondasunak onura publikokotzat jotzea eta okupatu beharra, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

BERAKO BIZIKLETA BIDEAREN HASIERAKO AZPIFASEA ERAIKITZEKO (I. FASEA: BIDASOAREN ONDOKO PASEALEKUA) PROIEKTUA

Ondasun eta eskubideen zerrenda

KODEA

TITULARRAK

AFEKZIOAK

KATASTROA

Behin betiko okupazioa

m²

Behin-behineko okupazioa

m²

Poligonoa

Partzela

Deskribapena

Berako udal-mugartea

BER-01

Ana M. Iraizoz Fagoaga

807,86

186,58

9

192

Lurzoru urbanizagarria

M. Begoña Iraizoz Fagoaga

M. Elena Iraizoz Fagoaga

BER-02

Ibaialde 4-6ko jabekideak

136,27

26,81

9

357

Lurzoru urbanizagarria

M. Milagrosa Goya Michelena

M. Teresa Michelena Tellechea

Juan M. Altuna Arocena

Olatz Ansola Erquicia

Garbikunde Sein Echeveste

Ainhoa Ruiz Galarza

Andoni Lasaga Arburua

Santos García Antón

M. Jesús Masa García

José Luis Arribillaga Barrios

Francisco Javier Urchegui Egozkue

José M. Ugalde Ibarburu

Ainhoa Berasategui Artieda

José M. Elizondo Segurola

M. Esther Elizondo Segurola

José Carlos Picavea Echeveste

Estela Verónica Aguilar Guadalupe

Marco Javier Suasnavas Vallejo

Roberto Arnaiz Moreno

Ana M. Pizzio Picabea

Valentina Rodríguez Vázquez

Ignacio Ayuso Trejo

M. Carmen Iglesias Vázquez

Pedro Manuel Andrés Maqueda

M. Adoración Rico Merino

Juan Cruz Lizardi Errandonea

BER-03

José Antonio Múgica Martiarena

14,15

44,27

9

187

Hiri-lurzorua

BER-04

José Antonio Múgica Martiarena

93,89

-

9

95

Lurzoru urbanizagarria

2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onespenarekin batera heldu baitira.

3. Eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera. Bertan, interesdunek egoki iritzitako oharrak edo alegazioak egin ahal izanen dituzte, eta argitaratutako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko beharrezkoak diren datuak idatziz aurkeztu. Horretarako, proiektua eskuragarri izanen dute Berako (Nafarroa) Udalaren bulegoetan.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Berako Udaleko iragarki oholean jartzea. Halaber, dagokion iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

5. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.

Beran, 2025eko apirilaren 16an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2505865