81. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

34/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Javier Chaler Blasco jauna Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Finantza Kontrolerako eta Auditoretzako Zerbitzuko Zuzeneko Laguntzen Kontrolerako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala xedatzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago espedientean.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabilita, haren bidez zehazten baitira Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Javier Chaler Blasco jauna Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Finantza Kontrolerako eta Auditoretzako Zerbitzuko Zuzeneko Laguntzen Kontrolerako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2025eko apirilaren 1ean izanen ditu ondorioak, eta egun horixe izanen da burutzan aritzeko lehenbiziko eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko martxoaren 28an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2504889