2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑORBE
Udal Plan Orokorreko egiturazko aldaketaren araudia. AA5 unitate asistematiko berria
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 14ko 11E/2025 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Añorbeko Udal Plan Orokorreko hirigintzako egiturazko determinazioak aldatzeko espedientea, 8. poligonoko 290. katastro-lurzatiari eragiten diona (AA5 unitate asistematiko berria).
Udal Plan Orokorraren aldaketa horri dagokion hirigintzako araudia argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Añorben, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.
Agiri teknikoa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2504580