1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
208E/2025 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Irañetako Arau Subsidiarioen aldaketa bati buruz. Aldaketak 1. poligonoko 342. lurzatiari eragiten dio eta haren sustatzaileak Eva Irurtia Claver eta Mariano Eliceche Lorente dira.
Irañetako Udalak aldaketa hori 2024ko azaroaren 25ean hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2024ko azaroaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Haren xedea da Irañetako 1. poligonoko 342. katastro-lurzatiaren zati baten sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik bizitegi erabilerako hiri-lurzoru finkatugabea izatera pasatuta, familia bakarreko etxebizitza bakartu bat eraiki ahal izateko.
Planeamenduaren aldaketa hori nekazaritza lurretan eginen da, askotariko fruta arboletarako lurrak baitira, herrigunetik hego-mendebaldera, eta, eremu horretan ez denez ingurumen balio azpimarragarririk identifikatu, ez da espero ingurumenaren gaineko ukipen nabarmenik.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar bezala egin dela, eta Irañetako Arau Subsidiarioen aldaketak ez duela ukipen nabarmenik eragiten ingurumenean.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Irañetako Arau Subsidiarioen aldaketa bati buruz, ingurumenean ukipen nabarmenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketak 1. poligonoko 342. lurzatiari eragiten dio eta haren sustatzaileak Eva Irurtia Claver eta Mariano Eliceche Lorente dira.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Irañetako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko martxoaren 27an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Irañetako Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala, 1. poligonoko 342. lurzatian.
Iragarkiaren kodea: F2504945