81. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

104E/2025 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2025eko apirilaren 8ko 22:00etatik 2025eko apirilaren 9ko 22:00etara egitekoa den greba dela-eta, Osasun Departamentuaren funtsezko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena eta haiek artatzeko behar diren langileak zehazten dituena, alde batera utzita departamentuaren mendeko erakunde autonomoak.

LAB, AFAPNA, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek grebara deitu dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lan egiten duten langile guztiak (lan-kontratudunak eta funtzionarioak).

Greba deialdiaren aurrean, gutxieneko zerbitzuak zehazteko arrazoia da greba-eskubidea bateragarria izan behar dela osasun zerbitzuen funtzionamendu egokiarekin.

Ildo horretan, beharrezkotzat jotzen da Herritarren Arretarako Bulegoan mantentzea bai erregistro bulegoan herritarrei ematen zaien arreta zerbitzua, bai Osasun Departamentuaren eta departamentuari atxikitako zentroen artean dokumentazioa garraiatzeko zerbitzua. Zerbitzu horiek herritarrei administrazio izapideetan arreta emateko beharrari erantzuten diote, bai eta organo horien artean komunikatzeko beharrari ere, biak ala biak oso garrantzitsuak baitira Osasun Departamentuarentzat eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarentzat, eta, beraz, zeharka, herritarrei osasun laguntza behar bezala emateko. Horretarako, beharrezkoa da egun horretan administrari bat eta zerbitzu orokorretako langile bat joatea beren lanpostura.

Bestalde, funtsezkotzat jotzen diren zerbitzuak zehazteko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko neurriak hartzeko eskumena gobernu-agintaritzari dagokio, Lan Harremanei buruzko martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera. Eskumen hori, kasu honetan, Nafarroako Foru Komunitateak baliatu behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49. eta 58.1.b) artikuluetan eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan xedatutakoaren arabera bere gain hartu dituen eskumenen arabera.

Ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuak, egoera honetan aplikatzekoa denak, lehen xedapen gehigarrian adierazten duenez, ahalmena ematen die Nafarroako Gobernuko kontseilariei eta erakunde autonomoetako organo eskudunei funtsezko prestazio publikoetarako gutxieneko zerbitzuak ezar ditzaten, baita horiei arreta emateko behar diren langileak ere, grebarako deia egin duten sindikatuei entzun ondoren.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak dagozkion jarduketak egin ditu Greba Batzordearen aurrean. 2025eko apirilaren 4an, jakinarazi zuen ezen, greba deialdia egin duten sindikatuen aldetik, ez duela inolako alegaziorik jaso proposatutako gutxieneko zerbitzuei buruz.

Horiek horrela, foru agindu honen xedea da Osasun Departamentuan 2025eko apirilaren 8ko 22:00etatik 2025eko apirilaren 9ko 22:00etara egitekoa den greba dela-eta gutxieneko zerbitzuak ezartzea eta zerbitzu horiek emanen dituzten langileak zehaztea, alde batera utzita departamentuaren mendeko erakunde autonomoak.

Horrenbestez, Lan Harremanei buruzko martxoaren 4ko 17/1977 Errege Dekretuaren 10. artikuluan eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan xedatutakoaren arabera,

AGINTZEN DUT:

1. 2025eko apirilaren 8ko 22:00etatik 2025eko apirilaren 9ko 22:00etara egitekoa den greba gauzatuko da ondoren zehazten diren gutxieneko funtsezko zerbitzuak errespetatuz:

–Herritarren Arretarako Bulegoa: Administrazioko langile bat.

–Herritarren Arretarako Bulegoa: Zerbitzu orokorretako langile bat.

2. Foru agindu honen 1. atalean jasotako gutxieneko funtsezko zerbitzuei dagokienez, ondoren izendatzen diren langileek egin beharko dituzte, eta zerbitzuak ez betetzea edo aldatzea legez kontrakotzat joko da eta arau-hausleak horren erantzule izanen dira.

–Administrazioko langileak: Amparo Senosiain García andrea.

–Zerbitzu orokorretako langileak: María Luz Valencia Sainz de Baranda andrea.

3. Aurreko ataletan xedatutakoak ez die inolako mugarik jarriko greba arautzen duen araudiak greba egoeran dauden langileentzat aitortzen dituen eskubideei.

4. Foru agindu hau Greba Batzordeari, Amparo Senosiain García andreari eta María Luz Valencia Sainz de Baranda andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Foru agindu honek ez du bide administratiboa amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean

Iruñean, 2025eko apirilaren 7an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2505317