1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
41/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 3koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, aldaketak egiten dituena honako plan honi lotutako jarduketetan inbertsioak egiteko dirulaguntza-deialdian: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan. Deialdi hori urriaren 23ko 310/2023 Foru Aginduaren bidez aldatu zen. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 611264.
Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 18ko 43/2022 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntza-deialdi bat onetsi zen inbertsioak egiteko honako plan honi lotutako jarduketetan: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan.
Deialdi horrek eta Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan (Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea) sartutako gainerako proiektuek hauxe dute helburu nagusia: gizarte-zerbitzuak oro har modernizatzea eta indartzea, iraupen luzeko zaintzen ereduari arreta berezia jarrita, pertsonarengan zentratutako arreta eredua eta berrikuntza sustaturik. Espainiako estatuak eta Europako Batzordeak hitzartu duten 323. helburuaren arabera, zaintza-ereduaren aldaketak 22.360 plazatan eduki beharko luke eragina, gutxienez, 2023. urtea amaitu aurretik. Foru Komunitateari dagokionez, deialdi horren bidez eta 2022an eta 2023an garatuko diren beste zenbait jarduketaren bidez eginen da helburu hori lortzeko ekarpena.
Deialdiak bi modalitate ditu: A) modalitatean sartuko dira eguneko zentro berriak eraikitzea edo amaitu gabeko obrei buru ematea, haietan adinekoei edo desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zentroak –toki-erakundeen titulartasunekoak– martxan jar daitezen; B) modalitatean, bestalde, adinekoei edo desgaitasuna dutenei arreta emateko egoitza-zentroak edo eguneko zentroak –edozein titulartasunetakoak– eraberritzeko proiektuak sartuko dira.
Deialdiaren zenbait oinarrietan jasota dago zein izanen den deialdiko jarduketen denbora-eremua.
Deialdiaren 23. oinarriak ("Epeak luzatzea") honako hau ematen du aditzera:
"Dirulaguntza honen xedeko jarduketak gauzatzeko eta justifikatzeko epeak luzatzen ahalko dira, baldin eta aldaketak egiten badira Estatuak eta Europako Batzordeak Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko adostu dituzten epeetan, zehazki 22. osagaiari (Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea) dagozkion horietan".
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak ekainaren 27an eman zuen 4449/2022 Ebazpenaren bidez, "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia" planari lotutako jarduketetan inbertsioak egiteko dirulaguntzak onetsi ziren, deialdiaren A modalitatean emanen zirenak, hain zuzen (plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan). Ebazpen hori uztailaren 5eko 4722/2022 Ebazpenaren bidez zuzendu zen.
Bestetik, "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia" planari lotutako jarduketetan inbertsioak egiteko dirulaguntza-deialdiaren B modalitatean emanen ziren dirulaguntzak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak azaroaren 30ean eman zuen 8368/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren (plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan).
Hori horrela, Eskubide Sozialetako Estatu Idazkaritzak 2022ko urriaren 26an emandako Ebazpenaren I. eranskinean ezarri zen 2026ko bigarren hiruhilekoan amaituko dela 323. helburua (Egoitza-plazak, egoitzaz bestekoak eta eguneko zentroetakoak) betetzeko epea. Izan ere, ebazpen horren bidez eman zen argitara Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren esparruko inbertsio proiektuak finantzatzeko kredituen lurraldekako banaketa –autonomia-erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hirien artekoa–, Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemen Lurralde Kontseiluaren iritziaren mende jartzeko, onesten zuen erabakia (22. osagaia: Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea).
Aldaketa horrek ez dakar deialdian onetsitako gastua handitzerik ez eta geroago dirulaguntzak emateko ebazpenetan onartutakoa handitzerik ere.
Hala, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak urriaren 23ko 310/2023 Foru Agindua eman zuen, eta haren bidez aldaketak egin ziren honako plan honi lotutako jarduketetan inbertsioak egiteko dirulaguntza-deialdian: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan.
Oraingoan, bada, berriro sortu da deialdi horretako oinarri batzuk aldatzeko beharra, ezarritako epeak –bai jarduketak gauzatzekoak bai justifikatzekoak– luzatzearren; hori guztia, 323. helburua bete beharrez.
Horiek horrela, 2022ko urriaren 26ko Ebazpena aplikatuta (ebazpena, helburua betetzeko epea 2026ko bigarren hiruhilekora arte luzatzen duena, deialdiaren 23. oinarrian ezarrita baitago gauzatze- eta justifikazio epeak luzatzeko aukera), zilegi da deialdiaren zenbait oinarri aldatzea, ezarritako epeak –bai jarduketak gauzatzekoak bai justifikatzekoak– luzatzearren.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten ahalmenak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Aldatzea, foru agindu honekin eta oinarriekin bat, honako plan honi lotutako jarduketetan inbertsioak egiteko dirulaguntza-deialdia: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan. Deialdi hori urriaren 23ko 310/2023 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.Hauek izanen dira aldaketak:
a) Aldatzea 6. oinarriko ("Gastu diruz lagungarriak") lehen apartatua, halako moduz non bigarren paragrafoa beste honekin ordeztuko baita:
1.–(...).
Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira argi eta garbi diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak, baldin eta guztiz beharrezkoak badira eta bat badatoz 2020ko otsailaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean hasi eta egindako jarduketekin.
(...)
b) Aldatzea 16. oinarriko ("Dirulaguntzen justifikazioa aurkezteko modua eta epea") 2. apartatua, honela:
2. Hauek dira justifikazio epeak:
a) Justifikazio agiriak aurkezteko epea, 2022ko ekitaldiko zenbatekoari dagokionez, dirulaguntza emateko ebazpena argitaratzen denean hasiko da, eta 2022ko urriaren 31n amaituko.
b) 2022an aurreratzen den zenbatekoari eta 2023ko ekitaldikoari dagokienez, justifikazio agiriak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31n amaituko da.
c) 2023ko ordainketa aurreratuaren zenbatekoari dagokionez, bai eta 2024ko ekitaldikoari dagokionez ere, justifikazio agiriak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31n amaituko da.
d) 2024ko ordainketa aurreratuaren zenbatekoari dagokionez, bai eta 2025eko ekitaldikoari dagokionez ere, justifikazio agiriak aurkezteko epea 2025eko urriaren 31n amaituko da.
e) 17.2 oinarrian adierazitako justifikazio epea eta 2025eko abenduaren 31ra arte gauzatutako obrengatik ordaintzeke dagoen zenbatekoa ordaintzeko epea amaituko da 2026eko otsailaren 28an.
c) Aldatzea 18. oinarria ("Emandako dirulaguntzaren ordainketa"), honela:
1.–Oro har, ordainketa eginen da entitate onuradunek egiaztatzen dutenean dirulaguntza zer helburutarako eman zen, hori bete dela, eta justifikatzen dutenean bai jarduera bai egindako gastua foru agindu honetan ezarritako epe eta baldintzetan egin direla.
Egindako gastuei dagozkien dirulaguntzen zenbatekoak ordaindu aurretik, egindako gastua justifikatu beharko da, "Dirulaguntzen justifikazioa aurkezteko modua eta epea" oinarriari jarraikiz.
2022., 2023., 2024. eta 2025. urteetako zenbatekoei dagokien ordainketa urtean ordainketa bakarra eginez ordainduko da; ordainketa hori aurreratua izan daiteke 2022., 2023., 2024. eta 2025. urteetarako, hurrengo apartatuan ezarritakoarekin bat, baldin eta aurreko urtean aurreratutako kopuruaren gastua, halakorik bada, jada justifikatu bada.
2.–Dirulaguntzari atxikitako jarduketak egiteko beharrezkoa bada, dirulaguntzaren organo emaileak ordainketa aurreratzea erabakitzen ahalko du, entitate onuradunak hala eskatzen badio aurrez, betiere muga izanik urte bakoitzerako esleitutako kopurua. Hurrengo urteko aurrerakina eskatu ahal izateko beharrezkoa izanen da urtean jasotakoa justifikatu izana aurrez.
3.–Entitate onuradunek ekitaldi batean gauzatu ez duten gastua hurrengo ekitaldian sartzen ahalko dute, eta 2026. urteko ekitaldia izanen da kreditua sartzeko azkena.
d) Aldatzea 22. oinarriko ("Dirulaguntzak itzultzea") 4. apartatua, honela:
4.–Entitate onuradunaren betetze-maila nabarmen gerturatzen zaionean jardueraren erabateko betetze-mailari, eta onuradunak argi eta garbi frogatzen badu hartutako konpromisoak betetzeko ahaleginak egiten ari dela, instrukzio-organoak aurrez emanen duen txostenaren bidez zehaztuko da jaso beharreko zenbatekoa, edo, kasua zein den, itzuli beharrekoa, betiere proportzionaltasun-irizpidearekin bat.
Betetze-maila nabarmena dela ulertuko da jardueraren %70 gutxienez egina dagoenean eta 2026ko otsailaren 28a baino lehen amaitzean denean, baldin eta gauzatze-epearen desbideraketa hori ezin bazaio onuradunari egotzi eta frogatzen bada dirulaguntzaren xedeko kontratua edo jarduera beranduenez 2025ko abenduaren 31n amaitu behar dela.
2. Bat etorriz ezarrita dagoenarekin 2023., 2024., 2025. eta 2026. urteetarako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko legeetan, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari dagokion gastua, baldin eta bada exekutatzen dagokion ekitaldian, diruzaintzako gerakin atxikitzat joko da eta hurrengo aurrekontu-ekitaldietan txertatzen ahalko da, proiektu bakoitzaren partidetatik edozeinetan.
3. Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea foru aginduak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta zilegi dela haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentrora, Inbertsio, Obra eta Hornidura Atalera eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera.
Iruñean, 2025eko apirilaren 3an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2505264