1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
939/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 14an emandako 2979/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako hezkuntza-laguntzako espezialisten 76 lanpostu, gehienez ere, merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 933/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 16an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 1380/2024, urriaren 30eko 4121/2024 eta otsailaren 10eko 425/2025 ebazpenen bidez, behar ziren izendapen eta kontratazioak egin ziren.
Horretarako ezarritako epearen barnean, bi izangairi borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetan beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako.
Azkenik, izangai bat hautapen prozesutik kanpo gelditu zen langile finko bihurtu zelako eta, hori horrela, 2025eko martxoaren 13an hirugarren izendapen proposamen osagarria argitaratu zen web-fitxan, non jarraian aipatzen diren izangaiak sartu baitziren.
Eskatutako dokumentazioa aurkezturik eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuetan aritzeko:
GARCÍA DE EULATE ERCILLE, ENCARNACIÓN
MARIÑELARENA FERNÁNDEZ, IDOYA
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek 2025eko apirilaren 28an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko martxoaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK |
GARCIA DE EULATE ERCILLE, ENCARNACION | 0040001 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO EREMUA | EREMU MISTOA | X | |
MARIÑELARENA FERNADEZ, IDOYA | 0040004 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO EREMUA | EREMU MISTOA | X | |
Iragarkiaren kodea: F2504924