2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
"Hondakin urak araztea, Aritzaletan" proiektua. Onespena eta erabilera publikoaren deklarazioa
Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2025eko otsailaren 25ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena. Lehenbizikoa.–Onestea "Hondakin urak araztea, Aritzaletan" proiektua (Nafarroako Gobernuaren "CONSIGNA" izeneko proiektu-gordailuan dago erregistratuta, erreferentzia hauekin: 46403 lokalizazio zenbakia eta UQI2AET1PP klabea. Proiektuan jaso da ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda.
Bigarrena. Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.
Hirugarrena. Jendaurrean jartzea proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Ukituak direla uste duten guztiek egiten ahalko dituzte egoki jotzen dituzten ohar edo alegazioak, eta datuak aurkezten ahalko dituzte, idatziz, jendaurrean jarritako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko. Horiek guztiak bidali behar dituzte Jurramendiko Mankomunitatearen helbidera (Bell-Viste kalea 2, Lizarra) eta Deierriko Udalaren helbidera. Haien egoitzetan proiektuaren kopia bat egonen da, interesdunen eskura.
Laugarrena. Erabaki hau argitara ematea, eta, erabakiarekin batera, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta gorago aipatutako udalaren ediktu tauletan.
Lizarran, 2025eko apirilaren 2an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.
UDALERRIA | FINKA | JABEA | LUR MOTA | BEHIN BETIKO OKUPAZIOA: zangen azalera (m²) | BEHIN BETIKO OKUPAZIOA: kutxatila | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA: (m²) |
Poligonoa | Lurzatia |
Aritzaleta | 29 | 264 | Jose Antonio Irurzun Irurzun | Lehorreko lurra | 693,90 | 3,5 | 2.791,25 |
Iragarkiaren kodea: L2505107