1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
67E/2025 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima AldaketBerrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Buñuelgo udal mugartean tisu papera fabrikatu eta eraldatzen duen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Sofidel Spain SLU da.
Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 1431/2005 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 178E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratua, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 205E/2017 Ebazpenaren bidez aldatua.
2024ko uztailaren 4an, titularrak eskatu zuen instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea, zehazki, MP1 paper-makinaren isurketaren DQO muga-balioa handitzea eta muga-balio hori aplikatzea 1., 2., 3., 7. eta 8. isurketen baturari, horien artean dela MP1 paper-makinaren isurketa bera.
Zehatzago esateko, MP1 paper-makinaren isurketaren DQO muga-balioa handitzeak eta muga-balio hori aipatutako isurketen baturari aplikatzeak ekarriko luke nabarmen handitzea honako hauek: solido esekietarako baimendutako masa-karga (500 kilotik 668 kilora, egunean), DQOa (1.300 kilotik 2.672 kilora, egunean), NTK (100 kilotik 133,6 kilora, egunean), N-nitrikoa(13,44 kilotik 53,44 kilora, egunean), AOX (6 kilotik 8 kilora egunean), kloruroak (1.344 kilotik 5.344 kilora egunean) eta sulfatoak (470,4 kilotik 1.870,4 kilora, egunean).
Eskaera aztertu eta instalazioaren isurketa jasotzen duen hiri-araztegia kudeatzen duen enpresari kontsulta egin ondoren, ondorioztatu da araztegi hori ez dagoela sustatzaileak eskatutako masa-kargaren gehikuntzak dituen isurketa bat jasotzeko moduan.
Lehen ebazpen-proposamen batean, instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidea egin zen, 15 egunekoa. Titularrak luzapena eskatu ondoren, epe hori luzatu egin zen, eta entzunaldi-izapidea amaitzeko beste epe bat ezarri: 2024ko urriaren 31. Ebazpen honen II. eranskinean jasota daude titularrak aurkeztutako alegazioa eta horri emandako erantzuna. Erantzun horretatik ondorioztatzen da ez dela benetan handitzen kutsatzaileetarako baimendutako masa-karga, baizik eta soilik aldatzen dela DQOaren banaketa bi paper-makinen artean.
Bigarren ebazpen proposamenarekin ere instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidea egin zen, 15 egunekoa. Ebazpen honen III. eranskinean jasota daude titularrak aurkeztutako alegazioak eta horiei emandako erantzunak, eta alegazio horiek baiesten dituztenak.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Onartzea Buñuelgo udal mugartean tisu papera fabrikatu eta eraldatzen duen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Sofidel Spain SLU da.
Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen diziplinako neurriak hartuko dira (testu bategin hori abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Sofidel Spain SLUri, Buñuelgo Udalari etya NILSAri, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 24an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.
Iragarkiaren kodea: F2504191