2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIORDIA
Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 971. lurzatian. Hasierako onespena
Ziordiko Alkatetzak 2025eko apirilaren 1ean emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen Aurkene Ormazabalek eta Gorka Izaguirrek sustatutako xehetasun-azterketa bat, Ziordiko 2. poligonoko 971. lurzatian lerrokadurak aldatzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ziordian, 2025eko apirilaren 1ean.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2505301