80. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Urbanizazio proiektua, Lizasoko 2. poligonoko 3034. lurzatian. Hasierako onespena

Ultzamako Udalaren Alkatetzak, apirilaren 1eko 71/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Lizasoko (Ultzamako Bailara) 0.7. U.E. exekuzio unitatea (2. poligonoko 3034. partzela) urbanizatzeko proiektuaren espedientea. Espedientea jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 168.etik 170.era, 72., 74., 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2025eko apirilaren 1ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2505069