2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Desjabetzea, igogailua paratzeko Zangozako etorbideko 9an. Ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrendaren behin-behineko onespena
Tafallako Udalak, 2025eko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tafallako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren UC-44 Plan Bereziaren behin betiko onespenak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatua. Plan horren bidez igogailu bat paratu nahi da Zangozako etorbideko 9an dagoen etxebizitza-eraikinean, eta, horretarako, 30 m² desjabetu behar dira eraikin horretan beheko solairuan dagoen lokaletik.
–Katastroko erreferentzia: 27. poligonoa, 8. lurzatia (SU 1, U.U 1).
–Erregistroko erreferentzia: 14353. finka, 1578. liburukia, 218. liburua, 194. folioa.
–Okupatu beharreko azalera: 30 m², beheko solairuan dagoen lokalean. 3,10 metroko altuera librea du, eta atzeko aldeak Las Ruedas pasealekura ematen du.
–Tokia: Zangozako etorbidea 9, behea.
–Ondasun eta eskubideen titularrak:
-Martínez, Huarte-Mendicoa, José Manuel, 14. posta-kutxa, 31300 Tafalla.
-Martínez, Huarte-Mendicoa, María Concepción, 14. posta-kutxa, 31300 Tafalla.
Erabaki hau jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo eskuragarritasunaren bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Tafallan, 2025eko apirilaren 1ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2505018