80. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Birpartzelazio-proiektua 3. banaketa-areako 3. exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

San Adriango alkate udalburuak aditzera ematen du Alkatetzaren 2025eko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi dela 3. banaketa-areako 3. exekuzio-unitaterako birpartzelazio-proiektua, unitate horretako konpentsazio-batzordeak sustatuta, eta espediente hori jendaurrean egonen dela hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, interesa dutenek Hirigintzako Arloan azter dezaten bulego orduetan, egoki irizten dituzten alegazioak jartzeko; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

San Adrianen, 2025eko apirilaren 4an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2505255