2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
4313 lurzatiaren parte bat desafektatzea, igogailua paratzeko eta zoko osasungaitza bilaka dadin saihesteko. Hasierako onespena
Garesko Udalak, 2025eko apirilaren 1ean egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 4313 lurzatiaren parte bat desafektatzea eta azalera-eskubidea eratzea, igogailua paratzeko eta zoko osasungaitza bilaka dadin saihesteko.
Ondorioz, jendaurrean egonen da hilabetean, irekitako espedientea udal idazkaritzan ikusgai jarrita jendea hartzeko orduetan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan ezarritakoarekin.
Garesen, 2025eko apirilaren 7an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.
Iragarkiaren kodea: L2505324