80. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hirigintza-hitzarmena Baiona etorbideko 38an. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2025eko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-ABR-25 (3/CU).

«Toki entitateek, hirigintzaren arloan dituzten eskumenen esparruan, hirigintzaren funtzio publikoa gauzatzean, akordioak egin ditzakete pertsona publikoekin zein pribatuekin (kasuan kasuko lurren jabe direnekin zein ez direnekin) hirigintza jarduera hobeki eta eraginkorrago garatzen lagun dezaten.

Ildo horretan, Iruñeko Udalak interes publikokotzat jotzen du hiriarentzat Donibane auzoko hirigintza-eraldaketako jarduketa proposamen bat, auzoa erabat eraikia baitago, jarduketak ahalbidetuko duelako haren xede den lurzatian, etxebizitza libreak ez ezik, etxebizitza babestuak eta eremua dinamizatu eta berroneratuko duen zuzkidura espazio publiko bat (Civivoxa) ere egitea. Baiona etorbidearen eta Martín Azpilcueta kalearen bidegurutzean kokatua dagoenez, auzoaren erdigunean, kokapen egokia du erabilera mota horretarako, eta auzoko beste zuzkidura batzuk osatuko ditu, hala nola Yamaguchiko liburutegia.

Hitzarmen honen xedea da hirigintza jarduketa hori arautuko duen esparru orokorra ezartzea. Izan ere, Baiona etorbideko 38ko lurzatian (katastroko 3. poligonoko 243. lurzatia) aplikatu beharreko determinazioetan aldaketak egin behar dira bertan eraikigarritasuna handitu ahal izateko eta erabilera publikoak eta bizitegi erabilera pribatuak bateragarri egiteko eta, halaber, horiek garatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren determinazioak eta proposatzen diren jarduketei lotutako betebeharrak ezarri behar dira.

Espedientean jasota daude hirigintza-hitzarmenaren agiria eta 2025eko martxoaren 10eko txosten bat, Hirigintzako Gerentzia erakunde autonomoko Aholkularitza Juridikoko zuzendariak sinatua.

Horrenbestez, eta Udaleko Osoko Bilkurak esleiturik dituen eskumenak erabiliz,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea "Iruñeko Udalaren eta GAIAZ 38 TALDEA SL enpresaren arteko hirigintza-hitzarmena, Donibane auzoan hirigintza-eraldaketako jarduketa proposamen bat garatzeko". Agiri hori erabaki honen eranskinean jasoa dago.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Adieraztea ezen hitzarmena interesdunen eskura izanen dela Hirigintzako Gerentzia erakunde autonomoaren bulegoetan, edo telematikoki kontsultatzen ahal dela helbide honetan: https://www.pamplona.es/ayuntamiento/normativa/normativa-en-tramitacion/parti-cipacion-publica-en-proyectos-normativos. Orobat, hitzarmenaren kopia eskatzen ahal da, eskaera Erregistro Elektronikoaren bidez eginda, helbide honetan: https://sedeelectronica.pamplona.es.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, tokiko prentsan eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

5. Erabaki hau GAIAZ 38 TALDEA SLri jakinaraztea.»

Hasiera batez onetsitako agiria esteka honetan kontsultatzen ahalko da:

https://www.pamplona.es/ayuntamiento/normativa/convenio-urbanistico-en-avenida-bayona-38-entre-gaiaz-38-taldea-sl-y-el

Iruñean, 2025eko apirilaren 7an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2505357