80. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa 2. poligonoko 1533. eta 1534. lurzatien artean dagoen lurzatiaren kalifikazio juridikoan, eta bertzerengarritasuna deklaratzea. Jendaurreko informazioa

Murchanteko Udalak, 2025eko martxoaren 31n egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onestsi zuen 2. poligonoko 1533. eta 1534. lurzatien artean dagoen lurzatiaren kalifikazio juridikoa espresuki aldatzea, ondoren 20 metro koadro horiek soberako lurzati deklaratzeko; Murchanteko Concordia kaleko 9. zenbakiaren eta kale bereko 7. zenbakiaren artean dago. Orobat, eta haren bertzerengarritasuna deklaratzea onetsi da, ondoren bertzerentzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak, iradokizunak edo erreklamazioak aurkez daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Jendaurreko epean ez bada egiten alegaziorik, ez da beharrezkoa izanen Udalak bertze erabaki bat hartzea, behin betiko soberako lurzati gisa onetsitzat joko da, eta, horrenbertzez, ondareko ondasun bertzerentzegarri gisa.

Murchanten, 2025eko martxoaren 31n.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

L2505042

Iragarkiaren kodea: